Nabigazioa saltatu

LAGUNAK UDAL ZERBITZUA

Eguraldia | CASTELLANO | 2019ko irailaren 16a

aquí esta la fecha

Erabilerraztasuna

  • inprimatu
  • lagun bati bidali
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje

Egunetik egunera zugandik hurbilago egoteko lanean dihardu Lagunak Udal Zerbitzuak.

Erabiltzaile bakoitzak nabigatzeko modu desberdina du. Batzuek teknologia oztopoak topatuko ditugu, hala nola internet konexio motela edo ordenagailu zaharra. Beste batzuek erabiltzen den mintzaira edo webgunearen nabigatzeko tresnak ulertzeko arazoak izan ditzakegu. Web orriaren edukirako sarbidea zailtzen edo eragozten diguten muga fisikoak ere -ikustearekin, entzutearekin edo mugitzearekin lotutakoak, esaterako- izan ditzakegu.

Diseinu tradizionaleko webgune batek ez ditu aintzat hartzen desberdintasun horiek; horrela, sagua erabili ezin duenak, pantailan agertzen den informazio ikusi ezin duenak edo bozgorailuetatik ateratzen dena entzun ezin duenak, besteak beste, ezin izanen du behar bezala nabigatu.

Zer da webgune erabilerraza?

Web bat erabilerraza izanen bada, edozein pertsonak erabili ahalko du, edozein dela ere bere urritasun fisiko edo ezagutzakoa, edo ingurunetik etorritakoa.

Nolakoa da webgune erabilerraz bat?

Bere diseinua erraza eta estandarra da. Horrela, oso bestelako tresnek funtzionatu ahal dute: ahots-sintetizadoreak, esate baterako, web baten edukia "ozenki irakurtzen" dutenak.

Bere testuak lau eta zuzenekoak dira. Horrela, ulermen oztopoak saihesten dira.

Bere ikus-entzunezko edukiak testu bidez deskribatzen dira. Horri esker, adibidez, itsu batek entzun ahalko du ikusi ezin duen deskripzio bat.

Bere egitura argi eta erraza da, intuizio bidezkoa, eta nabigatzeko laguntzak ematen ditu.
Ondorioz, ingurunea ezagutzen ez dutelako edo kultura, hezkuntza edo ulermen arazoak dituztelako webguneek eskaintzen duten informazioan mugitzeko zailtasunak dituztenei laguntzen die. 

Bateragarritasuna estandarrekin

Webgunea "Webaren Erabilgarritasunerako Ekimenak" (WAI: Web Accessibility Initiative - http://www.w3.org/wai) ezarritako erabilgarritasun arauei jarraiki diseinatu eta programatu da.  W3C partzuergoak hartzen du barne, interneten erabilera arautu eta hobetzeko funtzioa duenak. Arauok nazioarteko estandar batzuk definitzen dituzte web orri erabilerrazak sortzeko.

Gure webgunean W3Cren estandarrei jarraitzen diegu ondokooi dagokienez.

  1. XHTML
  2. CSS
  3. WAI-AA

Diseinu erabilerraza

Diseinu erabilerraza izateko hainbat jarraibide hartu ditugu kontuan:

  • Maketazioa estilo orrietan oinarriturik dago, ez tauletan. Horri esker, erabiltzaileak web orriaren itxura, kontrastea eta tamaina bere beharretara egokitzen ahal ditu, estilo orri pertsonalak baditu.
  • Elementuen artean nahiko kontraste mantendu nahi izan da; horretarako, webgunearen zenbait kolore konbinazio aldatu dira.
  • Letra tipoaren tamainak eta beste elementu batzuek neurri erlatiboak dituzte, nabigatzailearen aukeretatik beren tamaina handitu edo txikitu ahal izan dadin.
  • Diseinu semantikoa erabili da. Hau da, orri guztien egitura logikoa HTML kodea erabiliz definitu da, goiburuak, zerrendak, estekak, irudiak... erabiliz. Era horretan, orriak begien bidez naiz ahots sintetizadore baten irakurketa bidez ulertzen ahal dira; bai CSS estilo orriekin, baita horiek gabe ere. Diseinu mota horri esker, webgunea behar bezala agertzen da nabigatzaile eta sistema eragile desberdinetan.
  • Testua ez diren elementuek testuzko deskribapena dute, ahots sintetizadoreaz baliatuz "irakur" daitekeena.
  • Nabigatzea errazten duten laguntzak daude: sarbide zuzeneko hainbat tekla, esaterako.
  • SCRIPT programazioaren bitartez funtzioak egiten direnean, SCRIPTen oinarriturik ez dagoen alternatiba ere eskaintzen da funtzio hori hartu edo erabili ezin duten nabigatzaileentzat.

Laster-teklak

Jarraian, webgune honetan erabiltzen ahal dituzun laster-teklen zerrenda zehazten dizugu:

  • I: Azala - Hasiera
  • Y: Udala.
  • L: Lekua eta jendea.
  • U: Turismoa.
  • M: Jarduera ekonomikoa.
  • R: Argazki-galeria.
  • N: Agenda.
  • O: Albisteak.
  • C: Kontsultak.
  • T: Tramiteak.
  • Z: Postontzia.
  • B: Ohar-taula.
  • S: Legezko oharra.
  • A: Erabilerraztasuna.
  • W: Webgunearen Mapa.
  • P: Planoa.
  • E: Eguraldia.
  • K: Webgunea euskaraz.

Teklatu bidezko lasterbide horietarako ondoko tekla konbinazioak erabiltzen ahal dituzu:

  • Internet Explorer: ALT + letra + ENTER.
  • Netscape - FireFox: ALT + letra.
  • Opera: LARRIAK + ESC + letra.

Webgunearen tamaina handiagoa ikusi

Gorago aipatu dugun gisan, web orriaren maketazioa aldatu da erabiltzaileak testua eta web osoa, proportzionalki, nahi duen tamainara egokitu dezan. Ikusten ari dena handitu edo txikitu nahi izanez gero:

Internet Explorer:

  • Handitzeko: ctrl sakatu eta saguaren erdiko gurpila aurrerantz mugitu.
  • Txikitzeko: ctrl sakatu eta saguaren erdiko gurpila atzerantz mugitu.

Netscape - Mozilla:

  • ctrl eta '+' teklak batera sakatu handitzeko
  • ctrl eta '-' teklak batera sakatu txikitzeko

Zure nabigatzailearen menutik ere egin daiteke: 'ikusi' > 'testu tamaina'.

Zure laguntzari esker hobetzen dugu

Lanean jarraitzen dugu gure webgunean eransten ditugun elementuak ere erabilerrazak izan daitezen: HTML formatua ez duten horiek (Adobe PDF, Microsoft Excel eta Microsoft Word), esate baterako.

Era berean, berriz diseinatzen ari gara webguneen bidez erabilgarri dauden administrazio elektronikoaren aplikazioak, lehenbailehen jende guztiak erabiltzeko moduan egon daitezen.

Horrelako web orri bat herritar guztientzat erabilerraz bihurtzeko lana ez da sekula amaitzen. Edozein arazo antzematen baduzu, edo web orri honen erabilerraztasuna hobetzeko iradokizunen bat baduzu, zeure iritziaren zain gaude gure Iradokizun postontzian.

Erakunde honek diruz lagundu du erabilerraztasuneko proiektu hau: Proyecto cofinanciado por Fundación Caja navarra.

Barañaingo erronda, zg; PK: 31010 Barañain (NAFARROA)
Tel.948 18 12 33 abonados@sociedad-lagunak.comaurredefinitutako e-postako programa irekiko du