Nabigazioa saltatu

LAGUNAK UDAL ZERBITZUA

Eguraldia | CASTELLANO | 2019ko abuztuaren 18a

aquí esta la fecha

S.D.C.R. Barañain izatetik Lagunak Udal Zerbitzua izatera

  • inprimatu
  • lagun bati bidali
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje

historiaLagunak Udal Zerbitzuaren historia Barañain herriaren hasierari dago lotuta, 1970eko hamarkadan; izan ere, orduko biztanleak buru-belarri ahalegindu ziren herria logela-hiri hutsa izan ez zedin.

Kezka haren ondorioz zenbait elkarte sortu ziren, besteak beste, S.D.C.R. Barañain elkartea. 1975eko abenduaren 13an eratu zen bere lehen Zuzendaritza Batzordea Vicente Sancho González lehendakari zela, nahiz eta estraofizialki beste lehendakari batzuk ere izendatu ziren, esaterako Hilario Cienfuegos, Alberto Moreno eta Javier Cubillas, beste batzuen artean.

Hasieran futbola, futbitoa eta emakumezkoen saskibaloia egiten ziren. Miguel Larreak, Boscos Barañáin Kyns taldeko delegatuak, hastapen haiek ekarri zituen gogora 1976an prentsan argitaratutako elkarrizketa batean: "duela 7 urte hasi ginen jokatzen lagunarteko giroan inguruko herriekin, eta 1971n hasi ginen Boscosen jokatzen".

1976ko azaroan S.D.C.R. Barañain elkartearen lokalak inauguratu ziren Sahats plazan. Orduan 685 bazkide zituen elkarteak, adin guztietakoak. 1.000 pezetako sarrera ordaintzen zuten, honako kuota hauekin hilean: 80 pezeta 21 urtetik gorakoek, 60 pezeta 18 eta 21 urte bitartekoek, eta 40 pezeta 14 eta18 urte bitartekoek. Bazkideen seme-alabak, 14 urtetik behera izanez gero, doan sartzen ziren.

Lokalak 136 m2 zituen, eta hantxe hasi zen gauzatzen geroko kirol-instalazioen proiektua, baita kokalekua ere.

1977an indartsu sortu zen kiroldegi bat egiteari buruzko ideia, eta S.D.C.R. Barañain elkarteak irailaren 24an egindako Batzar Nagusian, bazkideek onetsi zuten zein izanen zen geroko instalazioen izena: Lagunak.

argazki historikoaInstalazioak plan partzialean kirol-eremu gisa ageri ziren lur-sailetan kokatzea proiektatu zen (Avanco zen haien jabea). CAN erakundeak erosi zikion Avancori lur horiek, eta gero Barañaingo kontzejuari laga zizkion.

Une hartan geroko instalazioen izaera juridikoari buruzko eztabaida sortu zen, eta azkenean Udal Zerbitzuaren izaera hartu zuten; horrela, Kontzejua zen haien jabea, nahiz eta kudeaketa abonatuekin batera egiten zen.

1978ko uztailaren 1ean desegin zen S.D.C.R. Barañain elkartea, eta euren bazkideak Lagunak Udal Zerbitzuaren abonatu bilakatu ziren; Kontzejuaren hiru ordezkarik eta abonatuen beste hiru ordezkarik osatzen zuten haren Zuzendaritza Batzordea.

Juan Bautista Agós izan zen bere lehen lehendakaria, aldi berean Barañaingo Kontzejuko lehendakaria zena.

Geroko kiroldegiaren lehen harria 1978ko Barañaingo festetako ekitaldi ofizial batean jarri zen, eta urte bereko irailaren 8an esleitu ziren eraikina egiteko obrak.

Hasierako obrek (egoitza soziala, igerilekuak, futbol-zelaia eta patinodromoa) urtebete iraun zuten, eta 1979ko abuztuaren 11n zabaldu ziren jendearentzat, udako lehen kanpainarekin batera.

1979. urtetik egundaino, Lagunak Zerbitzuak gero eta abonatu eta instalazio gehiago izan ditu, eta Nafarroan erreferentea da kirolaren arloan, eta, noski, Barañainen ere erreferentea da aisiaren arloan.

Barañaingo erronda, zg; PK: 31010 Barañain (NAFARROA)
Tel.948 18 12 33 abonados@sociedad-lagunak.comaurredefinitutako e-postako programa irekiko du