Nabigazioa saltatu

LAGUNAK UDAL ZERBITZUA

Eguraldia | CASTELLANO | 2019ko ekainaren 18a

aquí esta la fecha

CROSS TRAINING

  • inprimatu
  • lagun bati bidali
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje

Intentsitate handikoak eta motzak diren ariketa funtzionalak dira, gaitasun fisikoak era bikainean hobetzen dituztenak.

 16 urtetik gorako abonatuentzako kirol-jarduera.

 Ikastaroa bi lauhilekotan banatzen da:

  • 1. LAUHILEKOA: 2018KO IRAILAREN 17ETIK 2019KO  URTARRILAREN 31RA.
  • 2. LAUHILEKOA: 2019KO OTSAILAREN 1TIK EKAINAREN 8ERA.

Ordutegia:

ASTELEHENA-ASTEAZKENA 20:30-21:30 H.

GUTXIENEZ 15 pertsona, GEHIENEZ 20

Prezioa:

Lehen lauhilekoan 140,60 € abonatuentzat, eta 175,10 € erroldatuentzat. Erroldatuta ez daudenentzako prezioa: abonatuak ez diren baina erroldatuta daudenen kuota gehi %30 gehiago.

Izenematea:

Lehenengo lauhilekorako izenemateko datak: 2018ko abuztuaren 20tik irailean 7ra abonatuentzat, irailaren 3tik 7ra Barañaingo erroldatuentzat,, 012 telefonora deituta ezarritako datetan.
Irailaren 10etik aurrera eman behar dute izena bulego nagusian Barañainen erroldatuta ez dauden eta abonatu gabekoak dira eta 012an izena eman ez dutenek horretarako epearen barnean.

Bigarren lauhilekoan berritzeko, 2019ko urtarrilean deitu behar da 012 telefonora, baita 2019. urteari dagozkion tasak ordaindu ere.

Bigarren lauhilekoan berritzea:

2019ko urtarrilaren 14tik 25ra, 012 telefonora deituta.

Lagunak Udal Zerbitzuko abonatuak ez direnek, izena eman eta gero, argazki bat eta errolda-ziurtagiria -erroldatuen kasuan- eman beharko dituzte bulego orokorretan, ikastarora sartzeko txartela egiteko. Herritar-txartela izanez gero, bulegoan aurkeztuko da ikastarorako sarbidea aktibatzeko.

Lagunak Zerbitzuak bertan behera utzi edo aldatu ahal izanen ditu taldeak egindako izen-emateen arabera.
Ikastaroan izena eman eta gero, ez dira bajak onartuko zenbatekoren bat itzuli behar bada; salbuespena litzateke Lagunak Zerbitzuak eragindako bajak izatea.

Izena emandako guztiek Lagunak Zerbitzuaren araudiak onartu behar dituzte -izen-emateari eta instalazioen erabilerari buruzkoak-.

Aurretik azterketa medikoa egitea gomendatzen dizuegu jardueretan izena eman duzuenoi.

Borondatezkoa da jardueretan parte hartzea. Parte-hartzaile bakoitzak bere gain hartuko ditu, bere aseguruaren
bidez, jarduera egiterakoan izan ditzakeen istripu edo lesioak, Lagunak udal zerbitzuak ez baitu hartuko bere gain
haiek sortutako gastua.

Erroldatuta ez daudenentzako prezioa: abonatuak ez diren baina erroldatuta daudenen kuota gehi %30 gehiago.
Lagunak Zerbitzuak bertan behera utzi ahal izanen ditu gutxieneko jende kopurura iristen ez diren ikastaroak.

Egutegian kolore ilunez ageri diren egunetan emanen dira eskolak.

Barañaingo erronda, zg; PK: 31010 Barañain (NAFARROA)
Tel.948 18 12 33 abonados@sociedad-lagunak.comaurredefinitutako e-postako programa irekiko du