Nabigazioa saltatu

LAGUNAK UDAL ZERBITZUA

Eguraldia | CASTELLANO | 2019ko uztailaren 21a

aquí esta la fecha

Oinarrizko araudia

  • inprimatu
  • lagun bati bidali
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje

  • Abonatu eta dagokion sarrera eskuratzen duten guztiek erabiltzen ahal dute igerilekua.
  • Igerileku estalia igeri egiteko da, ez da jolasean aritzeko igerileku bat.
  • Uretan sartzeko aulki bat dago ahalmen urritasuna dutenentzat. Behar baduzu, eskatu sorosleari.
  • Haurrak ezin dira barrutian sartu haiekin batera ez badoa pertsona heldu bat edo ikastaro batean ez badira parte hartzen ari.
  • Honako elementu hauek sartzen ahal dira igerilekuaren eremuan: txanoa, txankleta, bainujantzia, bainu-bata edo toalla. Ezin dira sartu poltsak, zorroak eta garbiketarako produktuak.
  • Beharrezkoa da txanoa erabiltzea.
  • Instalazioan sartu aurretik dutxa hartu behar da. Barrutiko dutxetan ezin da xaboirik erabili.
  • Ezin da ur-jolasetan aritu, eta ezin da erabili flotagailurik, tutu-betaurrekorik ezta sorosleek arriskugarritzat jotzen duten eta instalazioaren erabilera normala eragozten duen beste edozein elementu.
  • Ikastaroetarako gordetako eremua errespetatu behar da.
  • Kortxo-ilarek kaleak mugatzen dituzte horien erabilera zentzuzkoagoa egiteko, eta ezin da haien gainera igo. Igerilekua hobeki erabiltzeko, gomendatzen da "gurpil" moduan igeri egitea kalearen eskuinaldetik.
  • Gainerako pertsonekiko errespetua zaintze aldera, gomendatzen da barrutik erabat lehortuta ateratzea, kanpoaldeko korridoreak ez bustitzeko.
  • Guztiz debekatuta dago azaleko gaixotasunak eta edozein motatako gaixotasun infekzio-kutsakorrak dituzten pertsonek bainu hartzea.
  • Monitorea da arduradun nagusia ikastaroetan; gurasoek eta ikastaroak egiten ari direnek men egin behar diote hark esandakoari.
  • Soroslea da instalazioaren erabilera zuzenaren arduraduna. Berak erabiltzaileei egindako iradokizun eta gomendio guztiak bete behar dira.

Barañaingo erronda, zg; PK: 31010 Barañain (NAFARROA)
Tel.948 18 12 33 abonados@sociedad-lagunak.comaurredefinitutako e-postako programa irekiko du