Nabigazioa saltatu

LAGUNAK UDAL ZERBITZUA

Eguraldia | CASTELLANO | 2019ko irailaren 16a

aquí esta la fecha

Sartzeko eta erabiltzeko arauak

  • inprimatu
  • lagun bati bidali
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje

Soilik abonatuak eta sarrera edo udako abonua eskuratu dutenak sartzen ahal dira kanpoaldeko igerilekuetara.

Erabiltzeko ordutegia: astelehenetik igandera, 10:00etatik 21:00etara.

Erabiltzeko datak urtero zehazten dira.

Oinarrizko araudia:

  • Igeri egiteak izanen du lehentasuna igerilekuetan, batez ere igerileku olinpikoan; dena dela, kanpoaldeko igerilekuen izaera ludikoa kontuan hartuta, are kontu handiagoz errespetatu behar dira bertan arauak eta jardunbide osasungarriak.
  • Sorosleek erabiltzaileen arteko errespetua zainduko dute, eta bainatzen ari direnentzat traba edo arriskutsuak diren jarduerak zigortzeko gaitasuna dute. Horrela saihestuko da uretan modu bortitzean sartzea, bai eta horrek ekartzen ahal dituen lesioak ere.
  • Igerilekuen eremura prestatutako sarbideetatik sartzen da, eta bainujantzia eta txankletak eraman behar dira.
  • Dutxa hartu behar da derrigorrez igerilekuan sartu aurretik.
  • Debekaturik dago jatea, erretzea eta beirazko elementuak sartzea igerilekuen eremuan.
  • Haurrek bainujantzia edo bestelako babesak izan behar dituzte.
  • Ez dira onartzen jolas arriskutsurik uretan, eta ezin da erabili flotagailurik, tutu-betaurrekorik ezta sorosleek arriskugarritzat jotzen duten eta instalazioaren erabilera normala eragozten duen beste edozein elementu.
  • Heldu batek egon behar du betiere 8 urtetik beherakoekin, bai eta plisti-plasta aritzeko igerilekuan ere.

Barañaingo erronda, zg; PK: 31010 Barañain (NAFARROA)
Tel.948 18 12 33 abonados@sociedad-lagunak.comaurredefinitutako e-postako programa irekiko du