Servicio Municipal Lagunak / Lagunak Udal Zerbitzua

imagen cabecera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Informazio gehiago

Pilotalekua

Itzuli


Frontón 1

Lagunak Udal Zerbitzuak pilotaleku estali bat du; aldagelak eta 200 ikuslerentzako harmailak ditu.

1987an eraiki zuten Retegi pilotalekua, eta Barañaingo Udalaren Kirol Arloaren mende dago.

Instalazio honetan pilota-atalaren txapelketak eta entrenamenduak egiten dira; bestalde, abonatuek erreserbak egin ditzakete arautu gabeko kirol-moduan aritzeko.

Segurtasuna zaintzeko, ezin da larru-paletan aritu.

Pista erabiltzeko, beharrezkoa da erreserba egitea eta giltza eskatzea atezaindegian, abonatu-txartela erakutsi eta gero. Erabili ondoren, pilotalekua itxi eta giltza atezaindegian itzuli behar da.

Barañaingo Udalak du eskumena instalazioan ikuskizunak antolatzeko, baita aparteko erabilera egiteko ere. Horretarako, eremuaren ohiko erreserba egiten du. Horrelako ekitaldietara sartzeko, sarbide zuzena dago Lur Gorritik.

Instalazioa erabiltzen dutenak erantzule dira beren erreserbak iraun bitartean gertatzen denaren inguruan, eta ez dute utziko identifikatu gabeko pertsonak sartzen. Edozein arazo izanez gero, atezaindegian eman beharko dute horren berri.

Atezaindegian eskatu behar da argiak pizteko.

Pilotalekua atezaindegian erreserbatu behar da erabili baino bi egun lehenago. 20:00etan argitaratzen da erreserben orria eta soilik erreserba presentzialak hartuko dira. Erreserba bat baino gehiago badaude ordu jakin baterako zozketa eginen da. Une horretatik aurrera, eskatzen diren ordena berean emanen dira erreserbakFotografía del frontón

Telefono bidezko erreserbak ere onartzen dira egun bat lehenago egiten badira.

Abonatuek edo instalazioaren erabiltzaileek ezin izanen dute pilotalekua erreserbatu beren azken erreserbatik 48 ordu igaro arte. Pista erabiltzeko eskatzen duten unean pista libre izanez gero, arau honek ez du baliorik izanen.
Erreserba egiteko orrian jokalari guztien izenak eta abonatu-zenbakiak idatzi beharko dira.

Fotografía del exterior del frontón Retegui