Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
Irailaren 1etik ekainaren 30era
Uztailean eta abuztuan
Lagunak Udal Zerbitzuak 09:00etan zabaltzen ditu ateak, astelehenetik igandera.
Lur Gorri atea
Instalazio orokorren ordutegi berean dago zabalik.
Irailaren 15etik ekainaren 15era
Ekainaren 15etik irailaren 15era
Lur Gorri atea
Instalazioak itxita daude:
Sarrerako tornuetatik sartu behar da instalazioan; hurbiltasun-txipa dute.
Lagunak Zerbitzuak bi sarbide ditu:
Instalazioan sartzeko, honako agiri hauetako bat behar da: abonatu-txartela, kirol-abonatua, ikastaro-txartela, sarrera, edo sartzeko beste edozein baimen.
Instalazioetako mantentze-lanez eta kontrolaz arduratzen diren pertsonek erabiltzaileei eska diezaiekete beren sarbide-modua identifikatzeko. Erabiltzailea behartuta dago hori erakustera, baita lan horretan laguntzera ere.
Udako denboraldian, ekainaren 1etik irailaren 15era, soilik txartela duten abonatuak sartzen ahal dira instalazioetan, baita dagokien udako sarrera eskuratzen dutenak ere. 21:00etatik aurrera posible da abonatuak ez direnak doan sartzea, baldin eta abonatu batek hala eskatu eta adeitasunezko sarrera eskuratzen dutenak.
Neguko denboraldian, irailaren 15etik ekainaren 1era, abonatuez eta kiroletan eta ikastaroetan aritzen direnez gainera (ziurtagiria badute), abonatuak ez direnek ere taberna eta errelekuak erabiltzen ahal dituzte, baldin eta abonatu batek hala eskatu eta adeitasunezko sarrera eskuratzen dutenak.
LAGUNAK ELKARTEAREN INSTALAZIOETAKO SEGURTASUNA
Gure abonatuak, kirolariak eta bisitariak Lagunaken seguruago ibili daitezen, elkarteak desfibrilagailu erdiautomatiko berria erosi du. Hortaz, HIRU dira Lagunaken eskura ditugun desfibrilagailuak, SARRERAN, BOTIKINEAN eta TABERNAN gailu bana baitago.
Larrialdiren bat izanez gero, legearen arabera tresna hori erabiltzeko baimena* duen edonork erabili litzake desfibrilagailu horiek.
*Ikusi 176/2011 Foru Dekretua, maiatzaren 31koa, Nafarroako Foru Komunitatean kanpoko desfibrilagailu automatiko eta erdiautomatikoak osasun esparrutik at erabiltzeko arauak ematen dituena.
Abonatua izateko baldintzak, baita sarreren prezioak ere, urtero onesten diren ordenantza fiskaletan ageri dira.
HERRITAR TXARTELA da sartzeko erabiltzen den txartela; Nafarroako Gobernuaren erregistro zentraletik kudeatutako txartel-sarean dago integratuta.
Abonatu guztiek txartel hori aktibatu beharko dute Lagunak Udal Zerbitzuan erabiltzeko.
Lagunak Udal Zerbitzuak bi aldagela-eremu ditu:
Bietan euro batekin erabil daitezkeen armairuak daude -gero itzultzen da euro hori-.
Eremu komun bat eta aldagela indibidualak ditu.
Neguko ordutegia:
Udako ordutegia:
Erabiltzaile guztien arteko errespetua eta elkarbizitza zaintze aldera, autonomia duten haurrek beren sexuari dagokion aldagela erabili behar dute.
Armairuak erabiltzea gomendatzen da.
Haurrentzako aldagelak ere badaude.
Higienea zaintzeko, dutxetan bereziki, txankletak erabili behar dira, eta ez kaleko oinetakorik.
Arropaz aldatzeko tokiak dira aldagelak, zaindu behar bezala bertako higienea eta ez egin bertan gainerako erabiltzaileekiko errespetu falta erakusten duen ezer.
Lagunak Zerbitzuko abonatuek antolatzen dituzten ospakizunak/bazkariak/afariak erregulatzeko sortu ziren arau hauek, abonatuak ez direnak UDAKO DENBORALDITIK KANPO ere sartu ahal izan daitezen.
Eskaera hori Lagunak Zerbitzuaren atarian tramitatu beharko da ospakizunaren data baino lehen -ikusi epea araudian-, eskatutako baimena eta gonbidapenak erabili ahal izateko.
Prezio publikoak
Altas, Bajas, Inscripciones...
Estatutuak, Ordenantzak eta arauak
Udalari egin nahi dizkiozun galderak edo iradokizunak