Nabigazioa saltatu

LAGUNAK UDAL ZERBITZUA

Eguraldia | CASTELLANO | 2019ko uztailaren 24a

aquí esta la fecha

01. Sarbideari buruzko informazioa

  • inprimatu
  • lagun bati bidali
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje

IREKIERA

Irailaren 1etik ekainaren 30era

  • Astelehenetik larunbatera 08:00etan
  • Igande eta jaiegunetan 09:00etan

Uztailean eta abuztuan

Lagunak Udal Zerbitzuak 09:00etan zabaltzen ditu ateak, astelehenetik igandera.

Lur Gorri atea

Instalazio orokorren ordutegi berean dago zabalik.

Instalazio orokorrak

ITXIERA

Irailaren 15etik ekainaren 15era

  • Igandetik ostegunera, 22:30ean
  • Ostiral, larunbat eta jaiegunen bezperetan, 02:00etan

Ekainaren 15etik irailaren 15era 

  • Igandetik ostegunera, 24:00etan
  • Ostiral, larunbat eta jaiegunen bezperetan, 02:00etan.

Lur Gorri atea

  • Urte osoan zehar 22:00etan ixten da.

Instalazioak itxita daude:

  • abenduaren 25ean
  • urtarrilaren 1ean
  • urtarrilaren 6an

Sarbidea

Sarrerako tornuetatik sartu behar da instalazioan; hurbiltasun-txipa dute.

Lagunak Zerbitzuak bi sarbide ditu:

  • Sarrera nagusia: Barañaingo errondatik (zenbakirik gabe): bertan hiru tornu arrunt, minusbaliatuentzako eta silleterako tornu bat, eta sartzeko ohiko ate bat daude.
  • Lur Gorri sarrera: Estadioko hiribidetik (zenbakirik gabe): bertan tornu arrunt bat eta atezain automatikoa duen ate bat (minusbaliatuak eta silletak sartzeko) daude.

Instalazioan sartzeko, honako agiri hauetako bat behar da: abonatu-txartela, kirol-abonatua, ikastaro-txartela, sarrera, edo sartzeko beste edozein baimen.

ikuspegi orokorraInstalazioetako mantentze-lanez eta kontrolaz arduratzen diren pertsonek erabiltzaileei eska diezaiekete beren sarbide-modua identifikatzeko. Erabiltzailea behartuta dago hori erakustera, baita lan horretan laguntzera ere.

Udako denboraldian, ekainaren 1etik irailaren 15era, soilik txartela duten abonatuak sartzen ahal dira instalazioetan, baita dagokien udako sarrera eskuratzen dutenak ere. 21:00etatik aurrera posible da abonatuak ez direnak doan sartzea, baldin eta abonatu batek hala eskatu eta adeitasunezko sarrera eskuratzen dutenak.

Neguko denboraldian, irailaren 15etik ekainaren 1era, abonatuez eta kiroletan eta ikastaroetan aritzen direnez gainera (ziurtagiria badute), abonatuak ez direnek ere taberna eta errelekuak erabiltzen ahal dituzte, baldin eta abonatu batek hala eskatu eta adeitasunezko sarrera eskuratzen dutenak.

LAGUNAK ELKARTEAREN INSTALAZIOETAKO SEGURTASUNA


Gure abonatuak, kirolariak eta bisitariak Lagunaken seguruago ibili daitezen, elkarteak desfibrilagailu erdiautomatiko berria erosi du. Hortaz, HIRU dira Lagunaken eskura ditugun desfibrilagailuak, SARRERAN, BOTIKINEAN eta TABERNAN gailu bana baitago.
Larrialdiren bat izanez gero, legearen arabera tresna hori erabiltzeko baimena* duen edonork erabili litzake desfibrilagailu horiek.
*Ikusi 176/2011 Foru Dekretua, maiatzaren 31koa, Nafarroako Foru Komunitatean kanpoko desfibrilagailu automatiko eta erdiautomatikoak osasun esparrutik at erabiltzeko arauak ematen dituena.

Abonatua izateko baldintzak:

Abonatua izateko baldintzak, baita sarreren prezioak ere, urtero onesten diren ordenantza fiskaletan ageri dira. 

HERRITAR TXARTELA da sartzeko erabiltzen den txartela; Nafarroako Gobernuaren erregistro zentraletik kudeatutako txartel-sarean dago integratuta.

ABONATUA IZATEKO BALDINTZAK

Abonatu guztiek txartel hori aktibatu beharko dute Lagunak Udal Zerbitzuan erabiltzeko.

Instalazio orokorrak

Barañaingo erronda, zg; PK: 31010 Barañain (NAFARROA)
Tel.948 18 12 33 abonados@sociedad-lagunak.comaurredefinitutako e-postako programa irekiko du