Nabigazioa saltatu

LAGUNAK UDAL ZERBITZUA

Eguraldia | CASTELLANO | 2019ko uztailaren 19a

aquí esta la fecha

Gimnasioa

  • inprimatu
  • lagun bati bidali
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje

Kanpoaldeko igerilekuen aldera orientatutako gunea da, berrehun metro koadrokoa.

Lagunak elkarteak gimnasio aerobiko baten aldeko apustua egin du, Lagunak Zerbitzuko erabiltzailearen osasuna hobetze aldera. Bertan lasterka egiteko zintak, bizikletak, stepak, arraunean aritzeko zintak, eliptikoak, eta beste tresna batzuk badaude, baita muskulazioa lantzeko eremu bat eta pisu libreko (halterak, diskoak eta barrak) eta luzaketak egiteko beste bat ere.

gimnasio

Gimasioaren erabiltzaile guztiek ikastaro bat egin beharko dute makineriaren erabilerari buruz, edo ziurtatu eta frogatu beharko dute beste gimnasio, klub edo halako batean egin dutela jadanik. Kontua da ziurtatzea erabiltzaileak gimnasioko makinak ezagutzen dituela geroko lesioak saiheste aldera.

Gainera, hala nahi duten erabiltzaileek lan pertsonalizatuko plan bat izanen dute gimnasioan lantzeko.

Derrigorrezkoa da kirol jantzia eta oinetako egokiak eramatea. Saiatu ez sartzen kaleko oinetako zikinekin.

Derrigorrezkoa da eskuoihala erabiltzea bankuetan eta eserlekuetan egoteko.

Erabilera txandak errespetatzea garrantzizkoa da, baita gehienezko erabilera denborak ere. Arau orokor gisa, makina kardiobaskularretan (zintak, bizikletak...), gehienez ere, 20 minutu uzten zaizue saioko, beste abonatu bat txanda itxaroten badago.

Erabili ezazu txartela aretoan sartzeko. Txartela norbanakoarena da eta besterenezina.

Ordutegia:

Irailetik ekainera, astelehenetik larunbatera, 08:00etatik 21:30era; igande eta jaiegunetan 09:00etatik 19:00etara.

Uztailean eta abuztuan, astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 21:30etara; igande eta jaiegunetan 09:00etatik 19:00etara.

Monitorea ordutegi honetan egonen da bertan:

Irailetik ekainera, astelehenetik ostiralera egonen da monitorea, 09:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 21:30era. Larunbata, Igande eta jaiegunetan 9:00etatik 14:00etara.

Uztailean eta abuztuan, astelehenetik ostiralera egonen da monitorea, 10:00etatik 12,30etara eta 17:00etatik 21:30etara. Larunbata, Igande eta jaiegunetan 9:00etatik 14:00etara.

2019KO IZEN EMATEAREN BERRITZEA

2019KO EMATE BERRIA

GIMNASIOAREN ERABILTZAILE FITXA

2019KO EGUTEGIA

Barañaingo erronda, zg; PK: 31010 Barañain (NAFARROA)
Tel.948 18 12 33 abonados@sociedad-lagunak.comaurredefinitutako e-postako programa irekiko du