Lagunak Udal Zerbitzuak aire zabaleko bi tenis-pista ditu. Instalazio honetan txapelketak eta tenis-ikastaroak egiten dira; bestalde, abonatuek erreserbak egin ditzakete arautu gabeko kirol-moduan aritzeko. Instalazioa erabiltzen dutenak erantzule dira beren erreserbak iraun bitartean gertatzen denaren inguruan, eta ez dute utziko identifikatu gabeko pertsonak sartzen. Edozein arazo izanez gero, atezaindegian eman beharko dute horren berri. Pista […]
Lagunak Zerbitzuko patinodromoa 1980an inauguratu zuten. Geroago, 1992an estali zuten estalki metaliko batez. Patinodromoan nazio eta Europa mailako txapelketa asko jokatu dira, baita 1998ko Mundiala ere. Patinodromoaren barnealdean pista bat dago, hockey eta eskubaloiko atalek erabiltzen dutena.
Solarium-terraza igerilekuen ondoan dago. Erabilera libreko hamakak daude. Eguzki-bainuak hartzeko leku erlaxagarria da. Ez da jolasean aritzeko eremu bat, ezta haurrentzako tokia ere. Urte osoan egoten da irekita, nahiz eta ilunabarrean egunero ixten den, segurtasunagatik. Neguko denboraldian ere irekitzen da erabiltzaileek hala eskatzen badute. Solarium-terraza erabili nahi baduzu, eskatu atezaindegian, eta berehala irekiko dizute erabil […]
Lagunak Zerbitzuak berdegune zabalak ditu abonatuak gustura egon eta ongi pasa dezaten. Berdeguneak bizirik dauden eremuak dira, eta erabiltzaile guztiek zaindu behar dituzte. Debekaturik dago haietan jatea, intsektuak eta karraskariak ugal ez daitezen. Segurtasunagatik, ez da onartzen bertan erabiltzea objektu zorrotzak, beirazkoak edo ebakiak eragiteko modukoak. Ez da onartzen baloiekin jolastea, ezta eremuari kalte edo […]