Servicio Municipal Lagunak / Lagunak Udal Zerbitzua

imagen cabecera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Informazio gehiago
2024KO
UZTAILAK
26AN

ALERTA ROJA POR ALTAS TEMPERATURAS RIBERA DEL EBRO Y CENTRO DE NAVARRA Y ALERTA NARANJA VERTIENTE CANTABRICA Y PIRINEO


Eguraldiaren iragarpenek tenperatura handiko egunak datozela adierazten dute, eta horrek eragina izan dezake osasunean.

ALERTA LARANJA edo ARRISKUKOA ERTAINA Kantauriko isurialderako. Iragarpenek diote uztailaren 28an tenperatura maximorako ezarritako atalaseak (29,8 ºC) gaindituko direla.

ALERTA LARANJA edo ARRISKUKOA ERTAINA Nafarroako Pirinioetako eremurako. Iragarpenek diote uztailaren 26, 27 eta 28ean tenperatura maximorako ezarritako atalaseak (31 ºC) gaindituko direla.

ALERTA GORRIA edo ARRISKUKOA HANDIA Nafarroako Erdialderako. Iragarpenek diote uztailaren 26, 27 eta 28ean tenperatura maximorako ezarritako atalaseak (31,9 ºC) gaindituko direla.

ALERTA GORRIA edo ARRISKUKOA HANDIA Ebroko Erriberarako. Iragarpenek diote uztailaren 26, 27 eta 28ean tenperatura maximorako ezarritako atalaseak (34,1 ºC) gaindituko direla.

Vertiente Cantábrica/ Kantauriko isurialdea Pirineo Navarro/ Nafarroako Pirinioak Centro de Navarra/ Nafarroako Erdialdea Ribera del Ebro/ Ebroko Erribera

26/07/2024

2024/07/26

25.9 31.1 32.7 37.3

27/07/2024

2024/07/27

24.9 31.8 33.3 37.8

28/07/2024

2024/07/28

34.0 35.3 37.1 38.5

Tenperatura altuen aurreikuspenaren aurrean, honako hauek gogorarazten dizkizuegu:

  • Maizago HIDRATATZEAREN garrantzia, ur gehiago edatea.
  • Hainbat sintoma agertzen direnean, karranpak, ahulezia, nekea, zorabioak edo goragalea, JARDUERA ETETEA, hidratatu eta leku freskoan atseden harttzea.
  • Sintomek irauten badute edo azal bero eta gorritua agertzen bada, kontzientziaren alterazioak, pultsu azkar eta aula, arnasketa azkarra eta azaleko, baita konbultsioak ere, deitu 112 zenbakira.

Gomendio orokorrak, bero zakarrak osasunean dituen eraginak prebenitzeko

  • Ez atera berorik handieneko orduetan eta ez egin ahalegin fisikorik (erosketak, gabiketa, jarduera fisikoa,…)
  • Edan ur gehiago, maizago, eta egin otordu arinak.
  • Ahal dela ez edan kafeina alkohola edo azukrea duen edaririk.
  • Busti edo dutxatu ur freskoarekin, erabili haizagailua eta joan fresko dauden tokietara.
  • Erabili arropa arina, eguzkitako krema, eguzkitako betaurrekoak eta txanoa.
  • Ez utzi inor, ez eta animaliarik ere, ibilgailu batean.
  • Zaindu bereziki adinekoak, haurrak, haurdun daudenak edo eritasun kronikoren bat dutenak.
  • Kontsultatu osasun zerbitzuetan sukar handia izanez gero, edo nahasmendua, edo kordea galdu baduzu.

Ariketa fisikoa egiterakoan kontutan hartu beharrekoak:

  • Ordu beroenetan ariketa fisikoa egitea ekidin.
  • Ongi hidratatu ariketak egin aurretik, bitartean eta ondoren ura edo edari isotonikoak edanez organismoa birmineralizatzeko.
  • Aire zabalean bada, arropa arina eta txapela erabili eta baita eguzki-babeserako krema ere.
  • Gaizki sentitzean, edo karranpak, ahultasuna edo goragalea izatean, GELDITU.
  • Sintomak irauten badute, 112ra deitu.

GEHIEGIZKO TENPERATURAK ETA AIREAREN KUTSADURAK OSASUNEAN DITUEN ONDORIOAK PREBENITZEKO NAFARROAKO 2024ko PLANA