Lagunak Udal Zerbitzuko Zuzendaritza Batzordean abonatu iraunkorren ordezkariak hautatzeko hautagaitzak aurkezteko epea hastea.
Hautagai gisa aurkeztu ahal izango dira 18 urtetik gorako abonatu iraunkor guztiak, alta emanda badaude eta beren betebeharrak egunean badituzte. Horretarako, dagokion inprimakia bete beharko dute, bulegoan eta webgunean eskuragarri, eta LAGUNAKen BULEGO OROKORREAN entregatu, 2020ko azaroaren 20ko 15:00ak arteko epean.