Servicio Municipal Lagunak / Lagunak Udal Zerbitzua

imagen cabecera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Informazio gehiago
2020KO
IRAILAK
2AN

ERRETEGIAK ALDI BATERAKO IXTEA, ORDUTEGIAK, HARPIDEDUN BERRIEN KANPAINA BEREZIA…


Abonatu estimatuak.

Honako gai hauen berri ematen dizuegu:

1) ERRETEGIAK ALDI BATERAKO IXTEA

Azken egunotan erabilera desegokiak izan dira erretegien eremuan, eta, horren ondorioz, erretegiak aldi baterako itxi behar izan ditugu, ezin izan baitugu bermatu erabilera modu seguruan bermatu higienearen eta osasunaren ikuspegitik.

Une honetan, Lagunak zerbitzua berrezartzeko lanean ari da.

Hemendik erantzukizuna eskatzen diegu erabiltzaile guztiei egoera horiek saihesteko eta barkamena eskatzen diegu sortu ahal izan ditugun eragozpenengatik.

Egoera hori ulertzea eskatzen dizuegu, oso zaila baita instalazioak kudeatzeko.

 

2) TEATRO-ZIRKUA FAMILIA OSOARENTZAT

Ikuskizuna Zirika Zirkusen eskutik.

Gaztelaniazko emanaldia: irailak 8, ASTEARTEA, 17:30ean. “BERRERABIZI” obra. Istorio dibertigarri baten bidez, berrerabiltzearen, murriztearen eta birziklatzearen garrantzia erakutsiko digute.

Euskarazko emanaldia: ASTEAZKENEAN, irailak 9, 17:30ean “TREN GELTOKIA”, tren geltoki berezi batean dauden hiru bidaiariren istorioa kontatzen digute.

Doako jarduera, edukiera mugatuarekin. Interesatuta bazaude, atezaindegitik pasa beharko duzu, zure datu pertsonalak ematera.

Gogoan izan Lagunak-en derrigorrezkoa dela maskara 6 urtetik aurrera erabiltzea.

 

3) KIROL IKASTAROAK 2020/2021

2020/2021 kirol ikastaroetan izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da.

  • Haurrentzako eta helduentzako igeriketa ikastaroak.
  • Bonu aktiboa: spining, cross-training, tonu pump, pilates.
  • Hidrogim, zumba kids, zumba junior ikastaroak.

 

Informazio guztia hemen: http://www.lagunak.org/eu/

4) HARPIDEDUN BERRIEN KANPAINA BEREZIA.
125 euroko sarrerarekin, Lagunak-eko abonatu egin zaitezke.

Eskaintza hau irailerako eta urrirako mugatuta dago.

HILEKO KUOTA:

  • 18 urtetik gora 15,10 €
  • 14 eta 17 urte bitartekoak 8,70 €
  • 10 eta 13 urte bitartekoak 5,90 €
  • 2 eta 9 urte bitartekoak 3,00 €
  • 65 urtetik aurrera (errentarekin < LGS) 10,00 €
  • Ezinduak >% 50 6,75 €

5) ORDUTEGI-ALDAKETA, UDAKO DENBORALDIAREN AMAIERA

Udako denboraldia irailaren 13an amaituko da.
Irailaren 1etik aurrera, kanpoko igerilekuak 10:00etatik 20:00etara egongo dira zabalik.

Igerileku estaliak aldez aurretik HITZORDUA ESKATUTA funtzionatzen jarraitzen du, astelehenetik larunbatera 08:00etatik 21:30era. Igande eta jaiegunetan, 9:00etatik 14:30era.

Gimnasioak aldez aurretik HITZORDUA ESKATUTA funtzionatzen jarraitzen du, astelehenetik larunbatera 08:00etatik 21:30era. Igande eta jaiegunetan, 09:00etatik 19:00etara.

Irailaren 6tik aurrera, Lagunak-ek 22:30ean itxiko ditu ateak. Ostiral, larunbat eta jai bezperetan izan ezik, 01:30etan itxiko baitute.