Jadanik gimnasioan izena eman dezakezue 2025erako.
Berritzeak: egoitza elektronikoaren bidez egin dezakezue berritze tramitea, dezakezue, edo inprimakia gimnasioan, bulegoan, atezaindegian jaso, edo gure webgunean deskargatu eta bulegoan, atezaindegian edo bulegoko atetik kanpo dagoen postontzian utzi.
Izen-emate berriak: izena eman gabe zaudetenok, abenduaren 16tik aurrera, egin dezakezue izen-ematea inprimakiak betez eta adierazitako lekuan entregatuz.
Berrikuntza: aurten gimnasioaren izen-emate jarraitua egingo dugu; hau da, hurrengo urterako gimnasioko zerbitzua utzi nahi dela idatziz adierazten ez den bitartean, Lagunakek dagokion ordainagiria igorriko dizue.
Aurtengo berritze-inskripzio formularioan, lauki berri bat aurkituko duzue, modalitate honetan sartu nahi duenak markatu ahal izateko. Interesatuta ez dagoenak ez du markatu behar, eta ulertuko dugu hurrengo urterako ez dagoela altan gimnasio zerbitzuan.
Zer dakar aldaketa horrek?
Lauki hori markatzean, ez zarete arduratu behar hurrengo urtean gimnasio-zerbitzuan izena emateko aukera berritzeaz. Baina gogoratu, zerbitzuan baja eman nahi baduzue, dagokion urteko abenduaren 20a baino lehen idatziz eskatu beharko duzuela.
Lauki hori ez baduzue markatu, gimnasio-zerbitzuan baja emango zaizue hurrengo urterako. Berriz ere alta emateko interesa baduzue, dagokion inprimakia bete beharko duzue, baldin eta behar adina plaza badaude.
Gogoan izan gimnasioko inskripzioa urterokoa dela (urtarrila-abendua) eta ez dela hainbanaketarik egiten. Salbuespen gisa, uztailaren 1etik aurrera egiten diren gehikuntzek soilik ordainduko dute ezarritako urteko kuotaren % 50.