5-10 urte bitarteko haurrei zuzendutako jarduera.
Programaren deskribapena:
5-10 urte bitarko haurrei kirol praktikarako espazio bat bermatzeko asmoarekin sortu da MULTIKIROL programa, Lagunakeko kirol sekzio ezberdinek biltzen dituzten ezagutza eta gaitasunak barneratzeko helburuarekin (saskibaloia, futbola, eskubaloia, hockey, gimnasia erritmikoa, irristaketa, pilota, igeriketa. www.lagunak.org -en kirol sekzio guztiak konprobatu ditzazkezu). Haurren multilateralitatea garatzeko asmotan, eskema mental anitzak eta gaitasun fisiko-motor ezberdinen lanketa sustatzen da,kirol joko eta jolas ezberdinen bitartez.
Burutzen den tokia:
Lehen pisuko jardueren gela eta Lagunakeko instalakuntza ezberdinetatik mugituko gara.
Iraupena eta prezioa:
Programa 2021-eko urriaren 5ean hasi eta 2022-ko ekainaren 9a bitarte egiten da. Ordainketa bi lauhilekotan egiten da:
Ordutegia:
Astearte eta ostegunetan 17:00-18:00 bitarte
Izen emateak:
Lagunak bulegoan, irailaren 13tik 30era.