Servicio Municipal Lagunak / Lagunak Udal Zerbitzua

imagen cabecera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Informazio gehiago
2021EKO
MARTXOAK
11N

KANPAINA BEREZIA: Aprobetxatu aukera eta egin zaitez Lagunak elkarteko abonatua.


Aprobetxatu aukera eta egin zaitez Lagunak elkarteko abonatua.

Lagunekin batera kirola egiteko eta aisialdiaz eta aisiaz gozatzeko gune bat aurkituko duzu.

  1. urterako erakartze-eskaintza:
  •  Barañainen erroldatutako pertsonen sarrera: 270 €     125,00 €
  • Barañainen erroldatu gabeko pertsonen sarrera: 378 €   125,00 €
KUOTAK HILEKO KUOTAK
18 urtetik gorakoek 15,40 €
14 – 17 urte 8,87 €
10 – 13 urte 6,02 €
2 – 9 urte 3,06 €
65 urtetik aurrera (familia unitatearen errenta per cápita <L.G.S) 10,20 €
>=%50 desgaitasuna dutenek 6,89 €

 

Info osoa esteka honi buruz.

Zer aurki dezakezu Lagunak elkartean?

Aire zabaleko instalazioak eta estalkiak, kanpoko igerilekuak eta igerileku estalia, hidroterapia-gunearekin.

200 metro karratuko gimnasioa dugu, kardio-eremuarekin eta muskulazio-eremuarekin. Zure erritmoan lan egin ahal izango duzu, edo teknikari espezializatuek gidatuta.

Kanpoko 4 igerileku ditugu: bat 50 metrokoa, beste bat 25 metrokoa, triangeluarra eta txikienentzat, txaplata. Gainera, 20.000 m ² -tik gorako berdegunea eta solarium bat ditugu.

Gure lehiaketa sailetan parte hartu ahal izango duzu: saskibaloia, eskubaloia, gimnastika erritmikoa, futbola, hockeya, abiadura patinajea, igeriketa, eta laster, pilota saila.

Ur eta areto eskaintza zabala dugu. Gure Bono Aktibo kirol-programaren bidez formatu ahal izango zara. Bertan, zuzendutako jardueren parrilla bat aurkituko duzu, astean 40 spining, zumba, pilates, cross train eta beste hainbat saiorekin.

Baina Lagunak kirola baino askoz gehiago da, topaleku bat da gure espazio sozialetan: erretegiak, taberna, terrazak…

Nork ematen dizu gehiago?

Lagunak, familia osoarentzako zerbitzu integrala duen instalazioa.

Fotografía aérea de las instalaciones