Servicio Municipal Lagunak / Lagunak Udal Zerbitzua

imagen cabecera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Informazio gehiago
2020KO
UZTAILAK
16AN

MUSUKOA ERABILTZEA NAHITAEZKOA


Foru Agindu osoa kontsulta dezakezu hemen sakatuta.

Musukoa erabiltzeari buruzko galderak eta erantzunak. Sakatu hemen.

Abonatu agurgarriak

Lagunak kirol-instalazioak berriro irekitzeko araudian, zentrora sartzeko musukoa nahitaez erabili behar dela jasotzen da.

Osasun Sailburuaren uztailaren 15eko 34/2020 Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitatean maskarak erabiltzeari buruzko prebentzio-neurriak hartzen dituena, kontuan hartuta, erabiltzeko betebehar hori honetara hedatzen da:

  • Nahitaezkoa da Lagunak kirol-instalazioetan musukoa erabiltzea, barrura sartzeko, igarotzeko eta instalazioetan barrutik nahiz kanpotik mugitzeko eta haren gela guztietan egoteko. (aldagelak, komunak, barruko korridoreak, kanpoko bideak, bulegoak, berdegunea, solariuma, terrazak, taberna, gimnasioa eta jarduera-aretoak, frontoia, kiroldegia, patinodromoa, futbol-zelaia, tenis-pistak eta padela).
  • Betebehar hori bete beharko da, 1,5 metroko segurtasun-distantzia bermatu arren.
  • Musukoa nahitaez erabili behar da 12 urtetik aurrera. Hala ere, aipatutako Foru-Aginduan esaten den bezala, 6 eta 12 urte bete gabe bitarteko, musukoa eraman beharko dute, 1,5 metroko segurtasun-distantzia bermatu ezin denean.
    Hori dela eta, Lagunak-en musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da 6 urtetik aurrera; izan ere, zenbait eremutan (sarbide-eremua, barneko pasilloak) ezin da bermatu 1,5 metroko segurtasun-distantzia.

Aipatutako Foru Aginduan agertzen den bezala, musukoa erabiltzea ez da derrigorrezkoa izango honako kasu hauetan:

  • Elikagaiak eta edariak kontsumitzen ari direnean edo erabiltzearekin bateraezinak diren jardueretan.
  • Kirol-jarduera egiten den bitartean, betiere pertsonen arteko segurtasun-distantzia bermatu ahal bada.
  • Igerilekuetan edo dutxetan bainatzen denean edo eguzkitan etzanda dagoenean. Azken kasu honetan, segurtasun-distantzia mantentzeko baldintzarekin.
  • Arnasa hartzeko zailtasunen bat duten pertsonen kasuan, baldin eta zailtasun hori larriagotu egin badaiteke musukoa erabiltzeagatik, mendekotasuna duten edo desgaitasunen bat duten pertsonen kasuan, autonomiarik ez badute edo ezinbestez.

Hemendik, arauak eta gomendio guztiak betetzeko pertsona guztien erantzukizuna eskatzen dugu, eta, horrela, guztion artean berragerraldiak saihesten lagunduko dugu.

Honako hauek gogorarazten dizkizuegu:

  • Musukoa nahitaez erabili behar da.
  • Ez joan instalaziora koronabirusaren gaixotasunari dagokion edozein sintoma hautemanez gero (sukarra, eztula, arnasa hartzeko zailtasuna, usaimena edo dastamena galtzea, beherakoa, eta giharretako, eztarriko edo buruko minak, ezohikoak eta arrazoi ezagunik gabeak). Kasu horretan, lehen mailako arreta zentroarekin jarri harremanetan, edo, bestela, Nafarroako telefono honetara deitu: 948 290 290.
  •  Mantendu pertsonen arteko 1,5 metroko segurtasun-distantzia soziala.
  •  Eskuak ondo garbitu.