Servicio Municipal Lagunak / Lagunak Udal Zerbitzua

imagen cabecera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Informazio gehiago
2022KO
MARTXOAK
21AN

NAFARROAKO JATORRI-DEITURAKO ARDOAK DASTATZEKO LANTEGIA.


Datorren apirilean, Lagunak elkarteak, Nafarroa jatorri deiturako ardoen dastaketa lantegia egingo du.

Lantegia bi egunetan banatzen da:

  • I. Jardunaldia, Nafarroako jatorri-deiturako ardoaren ezagutzaren hastapena. Lehen jardunaldi honen helburua Nafarroako ardoaz gozatzea eta gure zalantzak argitzea da.
  • II. jardunaldia, itsuan egindako dastatzea. Joko bat proposatzen dizugu, dastamenak bakarrik gidatutako ardo arrosa bat ezagutuko zenuke? Ikusmena erabili gabe, ardoan ñabardura asko aurkituko dituzu; utzi harritu zaitzaten.

Ordutegia: 19:30etik 21:30era.

Lantegiaren prezioa: 14 € abonatuak, 17 € Lagunak elkarteko bazkide ez direnak.

Plaza mugatuak.

Izen-emateak atezaintzan.

Martxoaren 31ra arte, harpidedunek bakarrik eman dezakete izena. Apirilaren 1etik aurrera, plaza librerik geratzen bada, abonatu gabeko pertsonek eman ahal izango dute izena.

Animatu eta gozatu proposatzen dizugun jarduera honetaz. Eta gogoratu, ardoa neurriz baino ez da gozatzen.

Parte hartzeko gutxieneko adina: 18 urte.