Servicio Municipal Lagunak / Lagunak Udal Zerbitzua

imagen cabecera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Informazio gehiago
2021EKO
ABENDUAK
29AN

ORDEN FORAL 63/2021-CERTIFICADO COVID Y OTROS


Abonatu estimatuok.

Gaur, abenduak 29, Osasuneko kontseilariaren 63/2021 Foru Agindua argitaratu da NAOn. Esteka honetan kontsulta daiteke: https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2021/292/0

Lagunak elkartean ziurtagiria eskatzeari dagokionez, honako hau jakinarazten da:

Osasuneko kontseilariaren 63/2021 Foru Agindua aztertuta, Nafarroako Osasun Publikoko Institutuari kontsulta eginda eta Nafarroako Kirol Institutuari egindako beste kontsulta baten erantzunaren zain egonik, une honetan jakinarazten da Lagunak elkartean covid ziurtagiriari dagokionez aplikatu beharreko araudia honako hau dela:

– Gimnasioan sartzeko eta gidatutako gorputz- eta kirol-jardueretarako (zumba, spinning, Pilates, …), osasun-zerbitzu publiko batek emandako ziurtagiri bat aurkeztu behar da, honako inguruabar hauek egiaztatzen dituena:

  1. Txertaketaren ziurtagiria: titularrari baimendutako txertoren baten COVID-19aren aurkako txertaketa-pauta osoa eman zaiola.
  2. Proba diagnostikoaren ziurtagiria: titularrak COVID-19arekin lotutako proba diagnostiko negatibo bat duela, azken 72 orduetan egina PCR proben kasuan eta azken 48 orduetan antigenoen testen kasuan (ez dira baliozkoak autotest probak edo farmazia-bulegoetako profesionalek egindakoak).
  3. Osatze-ziurtagiria: titularra COVID-19tik osatu dela azken 6 hilabeteetan, emaitza positibo baten ondoren, agintari eskudunak baliozko proba diagnostiko baten bidez lortuta.
  4. 2) eta 3) egoerak egiaztatzeko, Osasun Sailak emaitza negatiboari buruz bidalitako jakinarazpena erakustea onartuko da.
  5. Aretoetan bertan egingo dute kontrola aretoko langileek, begiraleek, Lagunak elkarteko langileek edo azpikontratatutako enpresak.

– Jatetxera sartzeko, ziurtagiri hori aurkeztu behar da.

– Lagunak elkarteko barruko igerilekura eta gainerako instalazioetara sartzeko, ez da ziurtagiria aurkeztu behar.

Egindako kontsultetan oinarrituta egoera aldatzen bada, dagokion jakinarazpena egingo dugu.

Tabernari eta erretegi-lokalari dagokienez, kontsumoa mahaian eseri behar da, eta maskara behar bezala jarrita eduki behar da, kontsumitzeko unean izan ezik.

Gogorarazi da maskarak erabiltzea nahitaezkoa dela barrualdean eta kanpoaldean, eta agintari eskudunek emandako gomendioak dira, besteak beste, eskuen higiene ona izatea, maskara behar bezala erabiltzea (sudurra, ahoa eta kokotsa estaltzea) segurtasun-distantzia mantentzea, eta Lagunak elkartera ez joatea katarro- edo gripe-sintomarik izanez gero, COVID-19a diagnostikatu bada edo COVID-19aren diagnostiko-probaren emaitzen zain bazaude.

Lagunak elkartetik berriz ere eskerrak eman nahi dizkizuegu arau-aldaketa horiek guztiak ulertzeagatik, eta laguntza eskatu nahi dizuegu arauak betetzeko orduan.

Denok ondo egongo zaretela espero dugu.

Jaso ezazue agur bero bat.

Barañain, 2021eko abenduaren 29a