Servicio Municipal Lagunak / Lagunak Udal Zerbitzua

imagen cabecera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Informazio gehiago
2024KO
AZAROAK
26AN

ZUZENDARITZA BATZORDERAKO HAUTESKUNDEAK – ZEINTZUK DIREN BEHIN BETIKO HAUTAGAIAK


BATZARREAN ABONATUEN ORDEZKARIAK IZANGO DIRENAK AUKERATZEKO HAUTESKUNDEAK

ZEINTZUK DIREN BEHIN BETIKO HAUTAGAIAK:

 LEHEN ABIZENA  BIGARREN ABIZENA IZENA
ARISTU BAIGORRI MARIA ANGELES
BERASTEGUI JIMENO PEDRO JESÚS
CORREA MARCALAIN ANDONI
DOMEÑO ALBISU ARTURO
GARCÍA CEAN ISMAEL
GONZÁLEZ CAMBRA ROBERTO
GOÑI PÉREZ OSCAR
IRISARRI VIEDMA CRISTINA
LORITE TAMBO JUAN CARLOS
PÉREZ LUQUIN MIGUEL
RODRÍGUEZ GARCÉS MARÍA DOLORES

Gogorarazten dizuegu botoa emateko eskubidea izango dutela 18 urtetik gorako abonatuek, argitaratutako behin betiko erroldaren arabera, baldin eta botoa emateko unean kuoten ordainketa egunean badute. Ordainketa egunean ez baduzu, gogorarazten dizugu Lagunak Udal  Zerbitzuko bulegoetatik pasa behar duzula (astelehenetik ostiralera, 15:00ak arte).

BOZKETEN EGUNA:

Hauteskunde-eguna ABENDUAren 9a izango da, ASTELEHENA, 11:00-13:00 eta 16:00-20:00, beheko solairuan horretarako egokituta egongo den lekuan (kartelak egongo dira azalpenekin).

Botoa ematera doazenek NANa, AIZ, gidabaimena edo pasaporte eraman beharko dute.

POSTA BIDEZKO BOTOA:

Lagunak UZren estatutuetako 45. artikuluan xedatutakoaren arabera, abonatuek postaz baliatu ahal izango dute botoa emateko eskubidea, hala nahi izanez gero.

Hau izango da jarduteko modua:

  • Posta ziurtatu bidez bozkatu ahal izango da, hartu-agiriarekin.
  • Abonatu bakoitzak gutun-azal handi bat (itxita eta sinatuta) bidali beharko du Lagunak kirol-instalazioetara (helbidea: Barañaingo Ingurabidea z.g., 31010-Barañain). Gutun-azal horrek honako hauek izango ditu barruan:
    • NANaren, AIZren, pasaportearen, gidabaimenaren fotokopia.
    • Abonatu-txartelaren fotokopia.
    • Gutun-azal txiki bat, boto-orria duena, http://www.lagunak.org/eu helbidean deskarga daitekeena.
  • Posta bidezko botoa gehienez ere abenduaren 6an, ostiralean, iritsi beharko da Lagunak UZren bulegoetara, eta ez dira onartuko geroago iristen diren posta bidezko botoak.
  • Ezin izango da gutun-azal handi horretan beste abonatu batzuen boto bat edo boto bat baino gehiago sartu, eta boto baliogabetzat joko da.
  • Postaz iritsitako botoen zenbaketa aurrez aurreko botoen zenbaketa amaitu ondoren egingo da.

Bozketarako boto-txartela.

Barañain, 2024ko azaroaren 26an.

HAUTESKUNDE-MAHAIA