Nabigazioa saltatu

LAGUNAK UDAL ZERBITZUA

Eguraldia | CASTELLANO | 2019ko irailaren 16a

aquí esta la fecha

LAGUNAKEKO OINARRIZKO ARAUDIA

  • inprimatu
  • lagun bati bidali
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje
  • RSS

BERRIA !!!!! HELDU BATEK EGON BEHAR DU BETIERE 8 URTETIK BEHERAKOEKIN INSTALAZIO GUZTIA.

Berdeguneak bizirik dauden eremuak dira, eta erabiltzaile guztiek zaindu behar dituzte.

Segurtasunagatik, ez da onartzen bertan erabiltzea objektu zorrotzak, beirazkoak edo ebakiak eragiteko modukoak.
Guztion ardura da berdeguneak baldintza egokietan mantentzea.

Debekaturik dago berdegunetan jatea eta edatea (ura izan ezik), intsektuak eta karraskariak ugal ez daitezen.

Ez da onartzen baloiekin jolastea, ezta eremuari kalte edo erabiltzaileei traba egiten dien beste edozein jarduera ere

Igeri egiteak izanen du lehentasuna igerilekuetan, batez ere igerileku olinpikoan; dena dela, kanpoaldeko igerilekuen izaera ludikoa kontuan hartuta, are kontu handiagoz errespetatu behar dira bertan arauak eta jardunbide osasungarriak.
Sorosleek erabiltzaileen arteko errespetua zainduko dute, eta bainatzen ari direnentzat traba edo arriskutsuak diren jarduerak zigortzeko gaitasuna dute. Horrela saihestuko da uretan modu bortitzean sartzea, bai eta horrek ekartzen ahal dituen lesioak ere.
Igerilekuen eremura prestatutako sarbideetatik sartzen da, eta bainujantzia eta txankletak eraman behar dira.
Dutxa hartu behar da derrigorrez igerilekuan sartu aurretik.
Debekaturik dago jatea, erretzea eta beirazko elementuak sartzea igerilekuen eremuan.
Haurrek bainujantzia edo bestelako babesak izan behar dituzte.

Ez dira onartzen jolas arriskutsurik uretan, eta ezin da erabili flotagailurik, tutu-betaurrekorik ezta sorosleek arriskugarritzat jotzen duten eta instalazioaren erabilera normala eragozten duen beste edozein elementu.

HELDU BATEK EGON BEHAR DU BETIERE 8 URTETIK BEHERAKOEKIN INSTALAZIO GUZTIA.

Barañaingo erronda, zg; PK: 31010 Barañain (NAFARROA)
Tel.948 18 12 33 abonados@sociedad-lagunak.comaurredefinitutako e-postako programa irekiko du