Servicio Municipal Lagunak / Lagunak Udal Zerbitzua

imagen cabecera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Informazio gehiago
Itzuli

Mendia


Secciones deportivas

Persona practicando senderismo

Mendi-atalak irteerak antolatzen ditu urte osoko igandeetan (udan izan ezik) Nafarroako geografiaren hainbat tokitara joateko. Zailtasun-maila desberdina dute txango horiek (mendiaren altuera, igo beharreko desnibela…), erabiltzaileak erabaki dezan zeinetara joan nahi duen.

Antolatzen diren ibilaldiak goizekoak edo egun osokoak izaten ahal dira; seihileko bakoitzean egiten den ibilaldien egutegian zehazten da informazio hori.

Txango horietan parte hartzeko prezioak desberdinak dira Lagunak Zerbitzuko abonatuentzat eta abonatu ez direnentzat, baita ibilaldiaren iraupenaren araberakoak ere (goizekoa edo egun osokoa).

Ibilaldi horietan parte hartzeko beharrezkoa da urteko mendi-lizentzia indarrean izatea; hori urtero kudeatzen ahal da Lagunak Udal Zerbitzuko kiroletako bulegoaren bidez.

Izena aurrez aurre ematen ahal da Laguna Udal Zerbitzuan, edo bertara telefonoz deituta.

Telefonoa: 948 18 12 33

MENDIRAKO LIZENTZIAK 2024

Nafarroako Mendi Federazioa 2024 lizentziak tramitatzen hasiko da abenduaren 18ean, 12:00etan (ordura arte programa itxita egongo da). Egun horietan izapidetutako lizentziek ez dute indarra hartuko 2024ko urtarrilaren 1a arte.

Izapideak on line egiten dira Federazioaren web orriaren bidez www.nafarmendi.org

Lagunak Kirol Bulegoak aurrez aurreko izapideak egingo ditu abenduaren 19tik 21era, 9:00etatik 14:00etara.

Lizentziak 2024. urte osoan izapidetu daitezke. Garrantzitsua da lizentziak indarra izatea mendiko jardueretan aritzeko.

2024ko prezioak precios 2024

 

Irteeren egutegia Mendizale Adiskideok elkarteak kudeatzen du. Edozein kontsulta egiteko, jo mendizaleadiskide@gmail.com-era.