Ekainaren 1ean hasi eta irailaren 13an amaituko da udako denboraldia.
Instalazioetara sartzeko, ezinbestekoa da txartela aurkeztea (hau norbanako eta transferiezina da). Egiaztatu dena behar bezala dagoela, eta hala ez bada, jarri harremanetan bulegoarekin lehenbailehen. Bestela, arazoak izan ditzakezu instalazioetara sartzerako orduan.
Abonatuta ez diren pertsonek dagokien eguneko sarrera erosi beharko dute, instalaziora zein ordutegitan sartzen diren eta zein zerbitzutara joango diren kontuan hartu gabe (tabernarako eta erretegietarako sarbidea barne).
Kanpoko igerilekuak ekainaren 13an irekiko dira, larunbatean, irailaren 14ra arte, igandea.
Eguraldiak aukera ematen badu, igerileku olinpikoa eta plisti-plasta egiteko igerilekua ekainaren 8an, astelehenean, irekiko dira, arratsaldez.
INSTALAZIOAREN ORDUTEGIAK.
Uda honetarako instalazioaren ordutegiak gogorarazten dizkizuegu:
KANPOKO IGERILEKUEN ORDUTEGIA:
AURTENGO UDAKO BERRIKUNTZAK:
Uztailaren 15etik abuztuaren 31ra, ordubete aurreratuko da irekiera, hau da, goizeko 09.00etan
irekiko da eta kale bat prestatuko da 12:00ak arte, igeriketa errazteko.
Aurten txirristak estreinatu ditugu Lagunak elkartean: txapoteoko igerilekuan eta
igerileku ertainean.
Adi zuen araudiari. Lotura honetan kontsultatu dezakezue
Txirristak irekitzeko ordutegia:
IGERILEKU ESTALIA eta HIDROTERAPIA GUNEA
Urtero bezala, igerileku estalia uztailean ixten dugu, husteko, garbitzeko eta mantentze-lanak egiteko.
Abuztuaren 1ean irekiko dugu berriro, udako ordutegiarekin; astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 21:00etara (larunbat eta igandeetan itxita).
GIMNASIOA
Itxita egongo da, urteko zerbitzu-egutegiaren arabera, uztailaren 6tik 8ra, biak barne, garbiketa orokorra eta mantentze-lanak egiteko.
GONBIDAPEN-SARRERA 2026eko UDA
Maiatzaren 26tik aurrera, 18 urtetik gorako pertsona guztiak sar daitezke 2026eko udarako gonbidapenak jasotzera.
Gonbidapen-sarrera bakoitzaren prezioa 2,80 € da (eguneroko sarrera arruntaren prezioa, 5,40 € da 2-9 urte bitartekoentzat; 6,60 € 10-13 urtekoentzat; 7,70 € 14-17 urtekoentzat; eta, 12,00 € 18 urtetik gorakoentzat. Erroldatu gabe daudenentzat, 11,00 €, 14,10 €, 18,40 € eta 21,27 € hurrenez hurren) eta 18 urtetik gorako abonatu bakoitzak 3 hartu ahal izango ditu gehienez.
ERRETEGIAK
Aurretik hitzordua eskatuta funtzionatzen jarraituko dugu, bai mahaiak erreserbatzeko, bai sutegiak erreserbatzeko. Behar bezala funtzionatzen dutela ziurtatzeko, mahaiak lekuz ez mugitzeko eskatzen dizuegu.
Erretegien gunea ixteko ordutegia instalazioaren itxiera osoa baino ordu erdi lehenago izango da, hau da:
Gogorarazten dizuegu ekainaren 13tik irailaren 13ra erretegietako atea larunbat, igande eta jaiegunetan irekiko dela 12:30etik 13:00etara eta 19:30etik 20:00etara tresnak sartzeko.
Ate nagusitik sartu behar duzue.
Gogoan izan tresnak erretegietara eramateko orgak daudela atezaindegian.
Erretegiko atetik sartzeko behar bereziak badaude, atezaindegian abisatu behar da.
Udako denboraldian (ekainaren 1etik irailaren 13ra), egun osoan eta instalazioa itxi arte, baimena duten abonatuak edo dagokion udako sarrera eskuratzen dutenak bakarrik sar daitezke.
Erretegien lokalaren erabilera Lagunakeko abonatuek lehentasunez izan dezaten, 2022an erabaki zen 21:00etatik aurrera instalazioetara joaten direnek udako eguneko sarrera ere erosi beharko dutela, Lagunakeko prezio publikoetan ordu-tarte horretarako ezarritako prezioarekin.
Lagunakeko abonatuek erretegien lokala erabiltzeko lehentasuna izan dezaten,
2022an erabaki zen 21:00etatik aurrera instalazioetara joaten direnek ere udako
eguneko sarrera erosi beharko dutela, ordu-tarte horretarako Lagunaken prezio publikoetan ezarritako prezioarekin.
HAMAKENTZAKO GORDELEKUA
Ekainaren 1etik aurrera, hamakak jasotzeko gordelekua irekiko dugu irristalekuan eta plisti-plastan aritzeko igerilekuan dagoena.
Hamakategian mugikortasun murriztua duten pertsonei eta adinekoei sarrera errazteko,
hamakak eta aulkiak ondo tolestuta utzi beharko dira, eta irteerako atetik hurbilen dagoen gunea erabiltzeko lehentasuna izango dute..