HELDUENDAKO NEGUKO IKASTAROAK 26/27
LEHEN LAUHILEKORAKO AURREINSKRIPZIOAK (bigarrena urtarrilean iragarriko da), web orriaren bidez edo bulego orokorrean aurrez aurre:
- Abonatuak: abuztuaren 3tik 21era, biak barne, 9:30etik aurrera. Plazak aurre inskripzioen ordenean esleituko dira. Abuztuaren 28an, posta elektronikoaren bitartez, plaza lortu den berretsiko da, eta irailaren 17an kobratuko da ikastaroa.
- Abonatu gabeko Barañainen erroldatuak (eta lehentasunezko epean egin ez duten abonatuak): abuztuaren 31tik irailaren 4ra arte, biak barne, bulego orokorrean edo posta elektronikoz oficina@sociedad-lagunak.com
- Abonatu gabeko erroldatu gabeak eta dagokion epean egin ez dutenak: irailaren 7tik aurrera, bulego orokorrean edo posta elektronikoz oficina@sociedad-lagunak.com.
ESTEKA AURRE IZENA EMATEKO (abuztuaren 3an aktibatuko da, 9:30ean)
HELDUENTZAKO NEGUKO IKASTAROA:
2026-2027 kirol ikastaroen programa kontsulta dezakezue.
IRAILETIK MAIATZERA BITARTEKO IKASTAROAK
- LEHENENGO LAUHILEKOA: 2026ko irailaren 21etik 2027ko urtarrilaren 31 arte.
- BIGARREN LAUHILEKOA: 2027ko otsailaren 1etik maiatzaren 31ra.
Bigarren lauhilekorako berritzea 2027ko urtarrilean egingo da, 2027ko tasak ordainduta.
Lagunak elkartean abonaturik ez daudenek, izena eman ondoren, bulego orokorretan argazkia eta errolda agiria aurkeztuko dituzte (Barañainen erroldaturik daudenen kasuan) ikastaroan sartzeko txartela egiteko. Herritarren txartela izanez gero, bulegoan aurkeztuko da, ikastarorako sarbidea aktibatzeko.
16 urtetik gorako, BONU AKTIBOA
16 urtetik gorako abonatuei zuzendutako kirol-jarduera.
Ikastaroa bi lauhilekotan banatzen da:
- LEHENENGO LAUHILEKOA: 2026ko irailaren 21etik 2027ko urtarrilaren 31 arte..
- BIGARREN LAUHILEKOA: 2027ko otsailaren 1etik maiatzaren 31ra
LEHEN LAUHILEKOAREN PREZIOA
- Abonatuek: 169,40 €.
- Barañainen erroldatutako abonatu gabeek: 210,80 €.
- Abonatu gabe dauden erroldatu gabeek: 274,05 €
Bono aktiboa
Jarduera guztietarako izen-ematea batera egiten da, BONU AKTIBOA izenarekin.
Bonu aktiboa: 16 urtetik gorakoentzat. Bonu Aktiboaren jarduera-parrillan sartutako edozein jardueraz gozatu ahal izango duzu (adibidez, astelehenean spining-ean izena ematen dut, asteartean zumban, ostegunean pilatesen…), baita egunean klase bat baino gehiagotara joateko aukera ere (spining-a izan ezik, egunean klase batera mugatua baitago). Klaseek gehienezko edukiera dutenez, aldez aurretik izena eman behar da horretarako erabilgarri dagoen aplikazioan.
Bonurako inskripzioen eta indarrean dagoen araudiaren arabera (COVID araudia barne), eskaintza aldatu ahal izango da.
HELDUEN IGERIKETAKO ETA HIDROGIMEN IKASTAROAK
- LEHENENGO LAUHILEKOA: 2026ko irailaren 21etik 2027ko urtarrilaren 31 arte.
- BIGARREN LAUHILEKOA: 2027ko otsailaren 1etik maiatzaren 31ra.
LEHEN LAUHILEKOAREN PREZIOA eta ORDUTEGIAK:
ikastaroak
HIPOPRESIBOAK
BONU AKTIBOTIK KANPOKO JARDUERA
Ariketa hipopresiboak (Gimnasia Abdominal Hipopresiboa) «abdomen barneko presioa jaistea eta zoru pelbikoko eta sabel-gerriko muskuluen aktibazio erreflexua eragiten duten teknika posturalen multzoa» dira.
Erditu osteko errehabilitazioan asko erabiltzen dira pelbis-zorua berreskuratzeko eta abdomeneko diastasietarako (abdomeneko zuzenak bereizteko).
Ordutegiak eta taldeak:
1go taldea: Astearteak, 17:00etatik 18:00etara
2. taldea: Ostegunak, 17:00etatik 18:00etara
Lehen lauhilekoaren prezioa:
- 84,70 € abonatuentzat.
- 105,40 € Barañainen erroldatutako abonatu gabeentzat.
- 137,03 € (%30 gehiago) abonatu gabe dauden erroldatu gabeentzat.
CORE
BONU AKTIBOTIK KANPOKO JARDUERA
Ordutegiak eta taldeak:
Larunbatak, 09:30etatik 10:00etara.
LEHEN LAUHILEKOAREN PREZIOA:
- 84,70 € abonatuentzat.
- 105,40 € Barañainen erroldatutako abonatu gabeentzat.
- 137,03 € (%30 gehiago) abonatu gabe dauden erroldatu gabeentzat.
IKASTAROEN ARAU KOMUNAK
- Lagunak elkarteak taldeak eten edo aldatu ahal izango ditu, egindako inskripzioen eta indarrean dagoen araudiaren arabera (COVID araudia barne).
- Ikastaroan izena eman ondoren, ez da onartuko inolako zenbatekorik itzultzea dakarren bajarik, salbu eta baja horiek Lagunak elkarteari egotz dakizkiokeenean.
- Izena emandako pertsona guztiek onartu behar dute Lagunak elkartearen araudia, inskripzioei eta instalazioen erabilerari dagokienez.
- Izena eman duzuenoi aldez aurretik azterketa medikoa egitea gomendatzen dizuegu.
- Jarduera horietan parte hartzea borondatezkoa da. Parte-hartzaile bakoitzak bere aseguruaren bidez estaliko ditu jardueran zehar gerta daitezkeen istripuak edo lesioak, eta Lagunak sozietateak ez du bere gain hartuko gastu hori.
- Lagunak elkarteak gutxieneko parte-hartzaile kopurua mantentzen ez duten ikastaroak bertan behera utzi ahal izango ditu. Era berean, klaseen saioetan, ordutegietan eta edukieretan aldaketak egiteko eskubidea gordetzen du, bai eta bertaratzearen eta indarrean dagoen araudiaren araberako kokapenari dagokionez ere.