LAGUNAK UDAL ZERBITZUKO KIROL ATALETAKO LEHIAKETETAKO KIROL PROGRAMAK ANTOLATZEKO ETA KUDEATZEKO DIRULAGUNTZAK ARAUTZEN DITUEN DEIALDIA Eskaerak: Lagunak Udal Zerbitzuko ...
ACTUALIDAD
Lagunak Udal Zerbitzuak deialdia argitaratu du, Lagunak Udal Zerbitzuan mantentze ofizialeko plazak aldi baterako betetzeko izangaien zerrenda osatzeko deialdia ...
ACTUALIDAD
Lagunak Udal Zerbitzuak kirol instalazioetako Taberna Jatetxea kudeatu eta ustiatzeko kontratazio espedientearen hasiera iragartzen du. Nafarroako Kontratuen Atarian aurki ...
ACTUALIDAD
Kirol ekintzetan plaza gutxi batzuk geratzen direla jakinarazten zaizue. Bigarren lahilekoaren hasiera data 2025eko otsailaren 1a. Ez zaitez plazarik ...
ACTUALIDAD
Lagunak Zerbitzuak berdegune zabalak ditu abonatuak gustura egon eta ongi pasa dezaten.
Berdeguneak bizirik dauden eremuak dira, eta erabiltzaile guztiek zaindu behar dituzte.
Debekaturik dago haietan jatea, intsektuak eta karraskariak ugal ez daitezen.
Segurtasunagatik, ez da onartzen bertan erabiltzea objektu zorrotzak, beirazkoak edo ebakiak eragiteko modukoak.
Ez da onartzen baloiekin jolastea, ezta eremuari kalte edo erabiltzaileei traba egiten dien beste edozein jarduera ere.
Guztion ardura da berdeguneak baldintza egokietan mantentzea.
Gehiago irakurriAldagela orokorretara sartzeko korridorean dago botikina.
Sorosleak arduratzen dira horretaz. Zerbitzu hori behar baduzu, joan sorosleak dauden tokira: igerileku estalia edo kanpoaldeko igerilekuak. Atezaindegitik ere euren zerbitzuak eskatuko dituzte barne-komunikazioaren bidez.
Nafarroako Gobernuaren araudiek zehazten dute botikinaren ekipamendua.
Bulego nagusia sarrerako atondoan dago.
Aurrez aurreko zerbitzua ematen du astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 15:00etara.
Ordutegi horretatik kanpo gestioren bat egin behar baduzu, deitu telefonoz 09:00etatik 15:00etara.
Lehenbiziko solairuan jarduerei buruzko bulegoa dago; bertan Lagunak Zerbitzuko kirolarekin lotutako kontsultak eta gestioak egiten ahal dira, baita kulturarekin eta aisiarekin lotutakoak ere.
Beste edozein kontsulta edo iradokizun egin nahi izanez gero, honako helbide hau ere erabiltzen ahal duzu: abonados@sociedad-lagunak.com
Gehiago irakurriHona hemen tratamenduen prezioak:
ABONATUAK | ABONATU EZ DIREN PERTSONAK | |
TRATAMIENTO 55´ | 40,00 € | 45,00 € |
TRATAMIENTO 35´ | 30,00 € | 35,00 € |
BONO DE 5 (55´) | 185,00 € | 210,00 € |
BONO DE 5 (35´) | 135,00 € | 160,00 € |
BONO DE 10 (55´) | 350,00 € | 400,00 € |
BONO DE 10 (35´) | 250,00 € | 300,00 € |
PRIMERA CONSULTA | 45,00 € | 50,00 € |
Gehiago irakurri
Lagunak Udal Zerbitzuak belar artifizialeko bi futbol-zelai ditu: bata 11ko futbolean aritzeko, eta, bestea, 7ko futbolean aritzeko.
Futbol-atalaren entrenamenduak egiten dira bertan. Gure futbol-atalak asko erabiltzen dituenez, mugatuta dago bestelako erabiltzaileen erabilera; Lagunak Zerbitzuko kirol-bulegoan eskatu behar dute horiek futbol-zelaia erabiltzeko.
Gehiago irakurri
Kanpoaldeko igerilekuen aldera orientatutako gunea da, berrehun metro koadrokoa.
Lagunak elkarteak gimnasio aerobiko baten aldeko apustua egin du, Lagunak Zerbitzuko erabiltzailearen osasuna hobetze aldera. Bertan lasterka egiteko zintak, bizikletak, stepak, arraunean aritzeko zintak, eliptikoak, eta beste tresna batzuk badaude, baita muskulazioa lantzeko eremu bat eta pisu libreko (halterak, diskoak eta barrak) eta luzaketak egiteko beste bat ere.
Gimasioaren erabiltzaile guztiek ikastaro bat egin beharko dute makineriaren erabilerari buruz, edo ziurtatu eta frogatu beharko dute beste gimnasio, klub edo halako batean egin dutela jadanik. Kontua da ziurtatzea erabiltzaileak gimnasioko makinak ezagutzen dituela geroko lesioak saiheste aldera.
Gainera, hala nahi duten erabiltzaileek lan pertsonalizatuko plan bat izanen dute gimnasioan lantzeko.
Derrigorrezkoa da kirol jantzia eta oinetako egokiak eramatea. Saiatu ez sartzen kaleko oinetako zikinekin.
Derrigorrezkoa da eskuoihala erabiltzea bankuetan eta eserlekuetan egoteko.
Erabilera txandak errespetatzea garrantzizkoa da, baita gehienezko erabilera denborak ere. Arau orokor gisa, makina kardiobaskularretan (zintak, bizikletak…), gehienez ere, 20 minutu uzten zaizue saioko, beste abonatu bat txanda itxaroten badago.
Erabili ezazu txartela aretoan sartzeko. Txartela norbanakoarena da eta besterenezina.
Ordutegia:
Irailetik ekainera, astelehenetik larunbatera, 08:00etatik 21:30era; igande eta jaiegunetan 09:00etatik 19:00etara.
Uztailean eta abuztuan, astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 21:30etara; igande eta jaiegunetan 09:00etatik 19:00etara.
Monitorea ordutegi honetan egonen da bertan:
Irailetik ekainera, astelehenetik ostiralera egonen da monitorea, 09:00etatik 12:30etara eta 16:30etik 21:30era. Larunbata, Igande eta jaiegunetan 9:00etatik 14:00etara.
Uztailean eta abuztuan, astelehenetik ostiralera egonen da monitorea, 10:00etatik 12,30etara eta 17:00etatik 21:30etara. Larunbata, Igande eta jaiegunetan 9:00etatik 14:00etara.
RENOVACION GIMNASIO 2025_rellenable
Gehiago irakurriHamakak gordetzeko etxola patinodromoaren ondoan dago, eta udako garaian bere hamaka gorde nahi duten abonatu guztien zerbitzura dago.
Ekainaren 1etik irailaren 15era dago erabilgarri.
Haurrentzako parkea plisti-plasta aritzeko igerilekuaren ondoan dago.
Jolasteko zenbait elementu ditu, adin guztietarako egokiak.
Gurasoek edo arduradunek zaindu behar dituzte haurrak uneoro.
Gehiago irakurriLagunak Udal Zerbitzuak kiroldegi estalia du pilotalekuaren eta futbol-zelaien ondoan.
1.521 m²-ko azalera eraikia du, eta 1.092 m²-ko pista bat dago bertan. Guztira, 13,40 metroko altuera dago pistan.
Kiroldegiko pistaren zoladura hormigoizko zolata da, kuartzo erara leundua.
Taldeentzako bi aldagela ditu, epaileentzako beste bat, harmailak, baita arauzko pista bat ere, saskibaloian eta eskubaloian aritzeko.
Saskibaloi, eskubaloi, eta gimnasia erritmikoaren atalen entrenamenduak egiten dira bertan.
Gehiago irakurriEl servicio municipal Lagunak dispone desde finales de 2011 de una pista de padel situada junto a las pistas de tenis.
Para su uso es necesario realizar la oportuna reserva a través de la página web o llamando a portería y solicitar la llave, previa entrega del carnet de abonado. Al finalizar el uso, debe quedar cerrada y devolver la llave en portería.
Las personas usuarias de la instalación son las responsables de lo que en ella ocurra durante el tiempo que dure su reserva, no debiendo permitir el acceso a personas no identificadas. Ante cualquier situación anómala deberán comunicarlo en portería.
El encendido de las luces debe solicitarse en portería.
La reserva de la pista de pádel se realiza a través de la aplicación de cita previa, en portería o vía telefónica.
Gehiago irakurriLagunak Zerbitzuko patinodromoa 1980an inauguratu zuten. Geroago, 1992an estali zuten estalki metaliko batez.
Patinodromoan nazio eta Europa mailako txapelketa asko jokatu dira, baita 1998ko Mundiala ere.
Patinodromoaren barnealdean pista bat dago, hockey eta eskubaloiko atalek erabiltzen dutena.
Gehiago irakurriPETANKAN JOKATZEKO EREMUA ERABILTZEKO ARAUAK
Lagunakek, joko-eremua erabiltzeko eskariaren arabera, aurrez erreserbatu beharra dagoela erabaki dezake
PETANKAN JOKATZEKO ARAUAK
Zenbat lagunek jokatzen dute?
Nork irabazten du?
Norberak jaurtikitako bolak bolatxotik aurkariarenak baino hurbilago uzten saiatu behar du jokalariak, eta norberak botatako bolak bolatxoa edo aurkariaren bolak jotzeak balio du.
13 puntu lortzen dituen lehen jokalari edo taldeak irabazten du .
Nola jokatzen da?
Behin bolatxoa botata, jokalari horrek bere lehen bola jaurtikitzen du.
Jokoa hasi duen jokalariak lehendabiziko bola bota ondoren, beste taldeko jokalarietako baten txanda izanen da, eta bolatxotik zer bola gelditu den hurbilago ikusiko da. Galtzen ari den taldeko jokalariek, hau da, lehendabiziko bola bolatxotik urrunen utzi dutenek, bolak jaurtikitzen hasiko dira, bolaren bat bolatxotik aurkarien bola baino hurbilago gelditzen den arte. Eta horrela ariko dira jokalariek bola guztiak bota arte.
Lagunak Udal Zerbitzuak pilotaleku estali bat du; aldagelak eta 200 ikuslerentzako harmailak ditu.
1987an eraiki zuten Retegi pilotalekua, eta Barañaingo Udalaren Kirol Arloaren mende dago.
Instalazio honetan pilota-atalaren txapelketak eta entrenamenduak egiten dira; bestalde, abonatuek erreserbak egin ditzakete arautu gabeko kirol-moduan aritzeko.
Segurtasuna zaintzeko, ezin da larru-paletan aritu.
Pista erabiltzeko, beharrezkoa da erreserba egitea eta giltza eskatzea atezaindegian, abonatu-txartela erakutsi eta gero. Erabili ondoren, pilotalekua itxi eta giltza atezaindegian itzuli behar da.
Barañaingo Udalak du eskumena instalazioan ikuskizunak antolatzeko, baita aparteko erabilera egiteko ere. Horretarako, eremuaren ohiko erreserba egiten du. Horrelako ekitaldietara sartzeko, sarbide zuzena dago Lur Gorritik.
Instalazioa erabiltzen dutenak erantzule dira beren erreserbak iraun bitartean gertatzen denaren inguruan, eta ez dute utziko identifikatu gabeko pertsonak sartzen. Edozein arazo izanez gero, atezaindegian eman beharko dute horren berri.
Atezaindegian eskatu behar da argiak pizteko.
Pilotalekua atezaindegian erreserbatu behar da erabili baino bi egun lehenago. 20:00etan argitaratzen da erreserben orria eta soilik erreserba presentzialak hartuko dira. Erreserba bat baino gehiago badaude ordu jakin baterako zozketa eginen da. Une horretatik aurrera, eskatzen diren ordena berean emanen dira erreserbak
Telefono bidezko erreserbak ere onartzen dira egun bat lehenago egiten badira.
Abonatuek edo instalazioaren erabiltzaileek ezin izanen dute pilotalekua erreserbatu beren azken erreserbatik 48 ordu igaro arte. Pista erabiltzeko eskatzen duten unean pista libre izanez gero, arau honek ez du baliorik izanen.
Erreserba egiteko orrian jokalari guztien izenak eta abonatu-zenbakiak idatzi beharko dira.
Lagunak Udal Zerbitzuak aire zabaleko bi tenis-pista ditu.
Instalazioa erabiltzen dutenak erantzule dira beren erreserbak iraun bitartean gertatzen denaren inguruan, eta ez dute utziko identifikatu gabeko pertsonak sartzen. Edozein arazo izanez gero, atezaindegian eman beharko dute horren berri.
Pista erabiltzeko, beharrezkoa da erreserba egitea eta giltza eskatzea atezaindegian, abonatu-txartela erakutsi eta gero. Erabili ondoren, pista itxi eta giltza atezaindegian itzuli behar da.
Atezaindegian eskatu behar da argiak pizteko.
Gehiago irakurri
Solarium-terraza igerilekuen ondoan dago. Erabilera libreko hamakak daude.
Eguzki-bainuak hartzeko leku erlaxagarria da.
Ez da jolasean aritzeko eremu bat, ezta haurrentzako tokia ere.
Urte osoan egoten da irekita, nahiz eta ilunabarrean egunero ixten den, segurtasunagatik.
Neguko denboraldian ere irekitzen da erabiltzaileek hala eskatzen badute. Solarium-terraza erabili nahi baduzu, eskatu atezaindegian, eta berehala irekiko dizute erabil dezazun.
Gehiago irakurriUne honetan, egungo araudia dela eta, itxita dago, baina eramateko janaria prestatzen dutela jakinarazi digute: errazioak, oilasko erreak, ogitartekoak, pizzak, hanburgesak, plater konbinatuak…
Gure webgunean ikus dezakezue gutuna.
Jakinarazi digutenez, enkarguak Lagunak-en jaso daitezke (aldez aurretik hitzordua eskatuta) edo zuen etxera bidali.
Eskaerak egiteko eta prezioak kontsultatzeko telefonoak:
662 272 591 / 662 303 454
Gehiago irakurri