HAURRENTZAKO NEGUKO IKASTAROAK 26/27
LEHEN LAUHILEKORAKO AURREINSKRIPZIOAK (bigarrena urtarrilean iragarriko da), web orriaren bidez edo bulego orokorrean aurrez aurre:
- Abonatuak: abuztuaren 3tik 21era, biak barne, 9:30etik aurrera. Plazak aurre inskripzioen ordenean esleituko dira. Abuztuaren 28an, posta elektronikoaren bitartez, plaza lortu den berretsiko da, eta irailaren 17an kobratuko da ikastaroa.
- Abonatu gabeko Barañainen erroldatuak (eta lehentasunezko epean egin ez duten abonatuak): abuztuaren 31tik irailaren 4ra arte, biak barne, bulego orokorrean edo posta elektronikoz oficina@sociedad-lagunak.com.
- Abonatu gabeko erroldatu gabeak eta dagokion epean egin ez dutenak: irailaren 7tik aurrera, bulego orokorrean edo posta elektronikoz oficina@sociedad-lagunak.com.
ESTEKA AURRE IZENA EMATEKO (abuztuaren 3an 9:30ean aktibatuko da)
NEGUKO IKASTAROAK HAURRENTZAT:
Ordutegiak eta prezioak:
Igeriketa ikastaroak:
HASTAPENA I:
Adina: 3 urtetik aurrera (edo ikastaroa egiten den lauhilekoan 3 urte betetzen dituzten haurrak).
Ur-ingurunearekin lehen aldiz harremanetan jartzen diren haurrei zuzenduta dago. Helburua ura modu seguruan eta dibertigarrian ezagutzea da, jolasen eta adinera egokitutako jardueren bidez ur-ingurunearekin erabateko ohitzea lortuz. Konfiantza, flotazioa eta urarekiko lehen harremana garatzen dira.
- euskara, astelehena-asteazkena 17:00-17:30
- gaztelania, astelehena-asteazkena 17:00-17:30
- euskara, astelehena-asteazkena 18:00-18:30
- gaztelania, astelehena-asteazkena 18:00-18:30
- euskara, asteartea-osteguna 17:00-17:30
- gaztelania, asteartea-ostegun 17:00-17:30
HASTAPENA II:
Ur-ingurunera ohituta dauden haurrei zuzenduta dago. Material lagungarriaren bidez flotatzeko gai dira eta uretan lehen desplazamenduak egiten hasten dira.
Maila honen helburua ur-ingurunera hobeto egokitzea, uretan autonomia handiagoa lortzea, euskarriekin mugitzen ikastea eta segurtasuna eta kontrola garatzea da (betiere heldu baten zaintza hurbilarekin).
- euskara, astelehena-asteazkena 17:30-18:00
- gaztelania, astelehena-asteazkena 17:30-18:00
- euskara, astelehena-asteazkena 18:30-19:00
- gaztelania, astelehena-asteazkena 18:30-19:00
- euskara, asteazkena 16:30-17:00
- gaztelania, asteazkena 16:30-17:00
- euskara, asteartea-osteguna 17:30-18:00
- gaztelania, asteartea-ostegun 17:30-18:00
HOBEKUNTZA I:
Materialik gabe flotatzeko gai diren haurrei zuzenduta dago. Material lagungarriarekin igerilekuan zehar desplazatzen dira eta, materialik gabe ere, lehen metroak egiteko gai dira.
Helburua gero eta autonomia handiagoz mugitzea da, koordinazioa, arnasketaren kontrola eta igeriketako oinarrizko tekniken ikaskuntza progresiboa landuz.
- euskara, asteartea-osteguna 18:00-18:45
- gaztelania, asteartea-osteguna 18:00-18:45
- euskara, asteazkena 15:45-16:30
- gaztelania, asteazkena 15:45-16:30
- euskara, larunbata 11:45-12:30
- gaztelania, larunbata 11:45-12:30
HOBEKUNTZA I:
Material lagungarririk gabe igerilekuko luzera oso bat egiteko gai diren haurrei zuzenduta dago.
Maila honetan igeriketako trebetasunak sendotzen dira eta lau estiloen oinarrizko teknika lantzen hasten da, koordinazioa, arnasketa eta uretan mugitzeko eraginkortasuna hobetuz.
- euskara, asteazkena 15:00-15:45
- gaztelania, asteazkena 15:00-15:45
- euskara, ostirala 17:00-17:45
- gaztelania, ostirala 17:00-17:45
- gaztelania, larunbata 12:30-13:15
- gaztelania ostirala 18:30-19:15
IGERIKETA ESKOLA:
Oinarrizko igeriketa-estiloak menperatzen dituzten eta teknikoki hobetzen jarraitu nahi duten haurrei zuzenduta dago.
Helburua lau estiloak (krola, bizkar-igeriketa, bular-igeriketa eta tximeleta) hobetzea da, baita koordinazioa, erresistentzia, irteerak, biraketak eta alde bietatik arnasa hartzeko teknika lantzea ere. Horren bidez, uretan autonomia eta eraginkortasun handiagoa lortzen da.
- gaztelania, ostirala 17:45-18:30
- gaztelania, larunbata 13:15-14:00
IKASTAROEN ARAU KOMUNAK
- Lagunak elkarteak taldeak eten edo aldatu ahal izango ditu, egindako inskripzioen eta indarrean dagoen araudiaren arabera (COVID araudia barne).
- Ikastaroan izena eman ondoren, ez da onartuko inolako zenbatekorik itzultzea dakarren bajarik, salbu eta baja horiek Lagunak elkarteari egotz dakizkiokeenean.
- Izena emandako pertsona guztiek onartu behar dute Lagunak elkartearen araudia, inskripzioei eta instalazioen erabilerari dagokienez.
- Izena eman duzuenoi aldez aurretik azterketa medikoa egitea gomendatzen dizuegu.
- Jarduera horietan parte hartzea borondatezkoa da. Parte-hartzaile bakoitzak bere aseguruaren bidez estaliko ditu jardueran zehar gerta daitezkeen istripuak edo lesioak, eta Lagunak sozietateak ez du bere gain hartuko gastu hori.
- Lagunak elkarteak gutxieneko parte-hartzaile kopurua mantentzen ez duten ikastaroak bertan behera utzi ahal izango ditu. Era berean, klaseen saioetan, ordutegietan eta edukieretan aldaketak egiteko eskubidea gordetzen du, bai eta bertaratzearen eta indarrean dagoen araudiaren araberako kokapenari dagokionez ere.