Servicio Municipal Lagunak / Lagunak Udal Zerbitzua

imagen cabecera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Informazio gehiago
Itzuli

Saskibaloia


Secciones deportivas

Canasta de baloncesto vista desde abajo

Lagunak Udal Zerbitzuak saskibaloi-lehiaketako atal bat du, gizonezkoena zein emakumezkoena, Barañaingo kirol-eskoletan oinarria duena.

6 urtetik gorakoentzat.

ENTRENAMENDUAK:

Ordutegiak: adinaren arabera, 2 edo 3 egun astean.

Lekua: kategorien arabera:  Lagunak Zerbitzuko kiroldegia, Udal kiroldegia, Eulza Ikastetxe.

 

2026-2027 DENBORALDIKO AURREINSKRIPZIOAK

Probatu besterik nahi ez baduzu, aurrematrikula egin hemen …zure harremanetarako datuak utziz:

https://forms.gle/mh8h4hLYLMpxFUrW8

Eta informazio gehiago eskatuz lagunakbaloncesto@gmail.co

 

SASKIBALOI KANPUSA UDAN

Lagunak Saskibaloi atalak, Lagunak U.Z.-ekin elkarlanean, Campus Saski Lagunak Hiri Udalekuaren edizio berri bat antolatu du, 2010 eta 2020 artean jaiotako haur eta gazteei zuzendutako kirol proposamena.

📅 Datak: ekainaren 29tik uztailaren 3ra

📍 Lekua: Lagunak U.Z. eta Barañaingo Kiroldegia

🕘 Ordutegia: 9:30etik 18:00etara (bazkaria barne)

Jolasak, entrenamenduak, lehiaketak eta igerilekua izango dira esperientzia honen parte, saskibaloiaz eta udaz ingurune kirolari eta dibertigarri batean gozatzeko pentsatua. Gainera, parte-hartzaileentzako sariak ere egongo dira.

💶 Prezioa: Bazkideentzat eta kirol erabiltzaileentzat: 140 €

Udalekuari buruzko informazio guztia hemen kontsulta daiteke: https://www.baloncestolagunak.com/actividades/campus/  edo mezu bat bidaliz helbide honetara: lagunakbaloncesto@gmail.com

Izen-ematea honako formulario honen bidez egin behar da: https://forms.gle/rfDuBjFiKhs4EM8J8

Ez izan zalantzarik eta zatoz gurekin urteko aste onenaz gozatzera!

 

2025/2026 DENBORALDIKO IZEN-EMATEA

Hasi gara 2025-2026 denboraldirako izen-emateak egiten. Honekin batera doakizuen informazio-liburuxka.

25-26 FOLLETO INFORMATIVO BALONCESTO

Lagunak elkarteari abonatuentzat: 94,40 euro denboraldiko.

Lagunak elkarteari plaza berritzen dioten haur abonatugabeak: 388,30 euro denboraldiko (94,40 euro kirol kuota + 293,90 euro kirol erabiltzaile karneta).

Abonatu gabeko partaideak sartzea aztertu eta baloratuko da.

Ikus hasierako orrian ordaintzeko baldintzak.

 

ORGANIGRAMA:

Gaur egun, 11 taldek osatzen dute atala -gizonezkoenak zein emakumezkoenak-, honako kategoria hauetan banatuta:

  • Seniorrak
  • Gazteak
  • Kadeteak
  • Haurrak
  • Kimuak

 

Lagunak saskibaloi-taldeko kide izan nahi baduzu, bete formulario hau

https://forms.gle/krQvFvyX4PM7rT2a9

Informazio gehiago  Saski Elkartearen web horrian: https://www.baloncestolagunak.com

2019-2018-2017an jaiotako neska-mutilak, hastapeneko Saski Eskolako kide izan daitezke. Saski Elkartearekin harremanetan jarri informazioa eskatzeko.

 

Informazio gehiago: Saski Elkartea.  E-posta:  lagunakbaloncesto@gmail.com

Argibideak: Lagunak Udal Zerbitzuko kiroletako bulegoa.

Telefonoa: 948 18 12 33

E-posta: deportes@sociedad-lagunak.com

Navarra Candidatura a Región Europea del Deporte 2027