Lagunak Zerbitzuak berdegune zabalak ditu abonatuak gustura egon eta ongi pasa dezaten. Berdeguneak bizirik dauden eremuak dira, eta erabiltzaile guztiek zaindu behar dituzte. Debekaturik dago haietan jatea, intsektuak eta karraskariak ugal ez daitezen. Segurtasunagatik, ez da onartzen bertan erabiltzea objektu zorrotzak, beirazkoak edo ebakiak eragiteko modukoak. Ez da onartzen baloiekin jolastea, ezta eremuari kalte edo […]
Kanpoaldeko igerilekuen aldera orientatutako gunea da, berrehun metro koadrokoa. Lagunak elkarteak gimnasio aerobiko baten aldeko apustua egin du, Lagunak Zerbitzuko erabiltzailearen osasuna hobetze aldera. Bertan lasterka egiteko zintak, bizikletak, stepak, arraunean aritzeko zintak, eliptikoak, eta beste tresna batzuk badaude, baita muskulazioa lantzeko eremu bat eta pisu libreko (halterak, diskoak eta barrak) eta luzaketak egiteko beste […]