Servicio Municipal Lagunak / Lagunak Udal Zerbitzua

imagen cabecera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Informazio gehiago

PETANKA

Itzuli


PETANKAN JOKATZEKO EREMUA ERABILTZEKO ARAUAK

  • Petankan jokatzeko bakarrik erabiliko da eremua, eta debekatuta dago bertan beste edozein jokotan aritzea.
  • Gehienez ere bi talde ariko dira jokatzen aldi berean; beraz, sarrerako atezaintzan bi taldek jokatzeko adina material izanen da soilik.
  • Materiala atezaintzan jasotzen duenak Lagunakeko karneta utziko du bertan, eta pertsona horrek erantzunen du, materiala gaizki erabiltzen bada edo galtzen bada.
  • Joko-eremua erabili ahal izateko, ezinbestekoa da 14 urtetik gorako abonatu bat gutxienez bertan izatea.
  • Gehienez ere, aldiko ordubetez erabiliko da joko-eremua.

Lagunakek, joko-eremua erabiltzeko eskariaren arabera, aurrez erreserbatu beharra dagoela erabaki dezake

 

PETANKAN JOKATZEKO ARAUAK

Zenbat lagunek jokatzen dute?

  • Buruz buru: 3 bola laguneko.
  • Binaka: 3 bola laguneko (6 bola bikoteko).
  • Hirunaka: 2 bola laguneko (6 bola hirukoteko).

Nork irabazten du?

Norberak jaurtikitako bolak bolatxotik aurkariarenak baino hurbilago uzten saiatu behar du jokalariak, eta norberak botatako bolak bolatxoa edo aurkariaren bolak jotzeak balio du.

13 puntu lortzen dituen lehen jokalari edo taldeak irabazten du .

Nola jokatzen da?

  • Partida hasi aurretik, zozketa egiten da, bolatxoa zer taldek botako duen erabakitzeko.
  • Jokalariak bolak nondik jaurtiki behar dituen jakiteko, zoruan 35 eta 50 zentimetro bitarteko zirkulua markatzen da.
  • Jokalariak bi oinak zirkuluaren barnean izan behar ditu bola botatzean.
  • Bolatxoa botatzea egokitu zaion taldeko jokalari batek jaurtikitzen du bolatxoa partida hasteko. Bolatxoak zirkulutik 6 eta 10 metro bitartean gelditu behar du, eta ez du ezer izan behar inguruan, metro bateko tartean. Hala gelditzen ez bada, jokalariak berriz botako du bolatxoa.

Behin bolatxoa botata, jokalari horrek bere lehen bola jaurtikitzen du.

  • Honela jokatuko da:

Jokoa hasi duen jokalariak lehendabiziko bola bota ondoren, beste taldeko jokalarietako baten txanda izanen da, eta bolatxotik zer bola gelditu den hurbilago ikusiko da. Galtzen ari den taldeko jokalariek, hau da, lehendabiziko bola bolatxotik urrunen utzi dutenek, bolak jaurtikitzen hasiko dira, bolaren bat bolatxotik aurkarien bola baino hurbilago gelditzen den arte. Eta horrela ariko dira jokalariek bola guztiak bota arte.

  • Talde batek bola guztiak jaurtikitakoan, besteak botako ditu denak segidan.
  • Jokalariek bola guztiak botatakoan puntuak zenbatu eta jokaldia amaituko da:
    • Bolatxotik aurkariaren bolak baino hurbilago dagoen bola bakoitzeko puntu bat lortuko du taldeak.
  • Hurrengo jokaldia hasteko, aurrekoa irabazi duen taldeko jokalari batek botako du bolatxoa, eta 13 puntu erdiesten dituen taldeak irabaziko du jokoa.