Servicio Municipal Lagunak / Lagunak Udal Zerbitzua

imagen cabecera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Informazio gehiago
2026KO
UZTAILAK
30EAN

2026-2027 KIROL IKASTAROETARAKO AURREINSKRIPZIOAK: bonu aktiboa, igeriketa ikastaroak, hidrogima eta gehiago


Datorren astelehenean, abuztuaren 3an, 2026/2027 kirol ikastaroetarako aurreinskripzioak irekiko dira:

  • Haurrentzako igeriketa ikastaroak.
  • Helduentzako igeriketa ikastaroak.
  • Hidrogim.
  • Bono aktiboa: spining, cross-training, pump tonua, pilates, zumba,…
  • Hipopresiboak.
  • CORE

Ordutegiei eta prezioei buruzko informazioa:

LEHEN LAUHILEKORAKO AURREINSKRIPZIOAK (bigarrena urtarrilean iragarriko da), web orriaren bidez edo bulego orokorrean aurrez aurre.

ESTEKA AURRE IZENA EMATEKO  (abuztuaren 3an aktibatuko da, 09:30ean)

 HELDUENTZAKO NEGUKO IKASTAROA:

NEGUKO IKASTAROA HAURRENTZAT:

Informazio gehiago webgunean “Jarduerak”

LEHEN LAUHILEKORAKO AURREINSKRIPZIOAK (bigarrena urtarrilean iragarriko da), web orriaren bidez edo bulego orokorrean aurrez aurre:

  • Abonatuak: abuztuaren 3tik 21era, biak barne, 9:30etik aurrera. Plazak aurre inskripzioen ordenean esleituko dira. Abuztuaren 28an, posta elektronikoaren bitartez, plaza lortu den berretsiko da, eta irailaren 17an kobratuko da ikastaroa.
  • Abonatu gabeko Barañainen erroldatuak (eta lehentasunezko epean egin ez duten abonatuak): abuztuaren 31tik irailaren 4ra arte, biak barne, bulego orokorrean edo posta elektronikoz oficina@sociedad-lagunak.com.
  • Abonatu gabeko erroldatu gabeak eta dagokion epean egin ez dutenak: irailaren 7tik aurrera, bulego orokorrean edo posta elektronikoz oficina@sociedad-lagunak.com.

 

LEHEN LAUHILEKO PREZIOA ( 2026ko irailaren 21etik 2027ko urtarrilaren 31 arte)

  • BONU AKTIBOA:

Abonatuek: 169,40 € / Barañainen erroldatutako abonatugabeek: 210,80 € / Abonatu gabe dauden erroldatugabeek: 274,05 €

  • HIPOPRESIBOAK, CORE ETA ZUMBA KIDS (Astean behin):

Abonatuek: 84,70 € / Barañainen erroldatutako abonatugabeek: 105,40 € / Abonatu gabe dauden erroldatugabeek: 137,03 €

  • IGERIKETA ETA HIDROGIM

Ikusi ikastaroak dokumentua.

Ikastaroak egiteko interesa duen eta instalazioan abonatua ez den norbait ezagutzen baduzu, jakinarazten dizugu bezeroak erakartzeko kanpaina bereziarekin jarraitzen dugula, matrikula-prezio murriztuarekin (2026ko urriaren 31ra arte).