Servicio Municipal Lagunak / Lagunak Udal Zerbitzua

imagen cabecera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Informazio gehiago
Itzuli

Mendia


Secciones deportivas

Persona practicando senderismo

Mendi-atalak irteerak antolatzen ditu urte osoko igandeetan (udan izan ezik) Nafarroako geografiaren hainbat tokitara joateko. Zailtasun-maila desberdina dute txango horiek (mendiaren altuera, igo beharreko desnibela…), erabiltzaileak erabaki dezan zeinetara joan nahi duen.

Antolatzen diren ibilaldiak goizekoak edo egun osokoak izaten ahal dira; seihileko bakoitzean egiten den ibilaldien egutegian zehazten da informazio hori.

Txango horietan parte hartzeko prezioak desberdinak dira Lagunak Zerbitzuko abonatuentzat eta abonatu ez direnentzat, baita ibilaldiaren iraupenaren araberakoak ere (goizekoa edo egun osokoa).

Ibilaldi horietan parte hartzeko beharrezkoa da urteko mendi-lizentzia indarrean izatea; hori urtero kudeatzen ahal da Lagunak Udal Zerbitzuko kiroletako bulegoaren bidez.

Izena aurrez aurre ematen ahal da Laguna Udal Zerbitzuan, edo bertara telefonoz deituta.

Telefonoa: 948 18 12 33

MENDIRAKO LIZENTZIAK 2026

Nafarroako Mendi Federazioa 2026 lizentziak tramitatzen hasiko da abenduaren 15ean, 12:00etan (ordura arte programa itxita egongo da). Egun horietan izapidetutako lizentziek ez dute indarra hartuko 2026ko urtarrilaren 1a arte.

Izapideak on line egiten dira Federazioaren web orriaren bidez www.nafarmendi.org

Lizentziak 2026. urte osoan izapidetu daitezke. Garrantzitsua da lizentziak indarra izatea mendiko jardueretan aritzeko.

PRECIOS 2026

información montaña 2026

Irteeren egutegia Mendizale Adiskideok elkarteak kudeatzen du. Edozein kontsulta egiteko, jo mendizaleadiskide@gmail.com-era.

Federazioak NAFARMENDI LICENCIA izeneko app du lizentzia deskargatu nahi baduzue:

Aseguruak editatzen duen eskuorria bidaltzen dizuegu. Istripua izanez gero jarraitu beharreko urratsak gogorarazten dizkizuegu:

Istripuren bat gertatuz gero, ezin da edozein zentrotara joan, aseguruak itundutako ikastetxeetako asistentzia baino ez du estaliko.

Gogoratu zer egin behar den istripua gertatuz gero:

  • Espainiar Estatuaren espazioaren barruan: deitu beti Broker larrialdietako 696 907 374 telefonora, unean bertan, Konpainiak hitzartutako zentro bateko larrialdietara edo mediku-kontsulta batera joateaz gain, istripua gertatu eta 72 orduko epean, eta nahitaez bete beharrekoa da.
  • Atzerrian: deitu beti ASITURen 0034 913 939 030 telefonora, istripua gertatu bezain laster, eta zure istripuaren inguruabarren arabera jarraituko den jarduera-protokoloari buruzko jarraibide zehatzak jasoko dituzu.

 

MENDIZALEADISKIDEOK ELKARTEARI BURUZKO INFORMAZIOA, TXANGOAK KUDEATZEKO

Información de funcionamiento

Hoja _Declaración riesgos y responsabilidades

2026 calendario ABRIL-MAYO-JUNIO

 

Navarra Candidatura a Región Europea del Deporte 2027