Igerileku estalia eta gimnasioa: Apirilaren 17an (osteguna), 18an (ostirala), 20ean (igandea) eta 21ean (astelehena) jaiegunak direnez, ordutegia honako hau izango da: – Igerileku estalia, 09.00etatik 14.30era. – Gimnasioa, 09.00etatik 19.00etara. Apirilaren 19an, larunbata, ordutegia urteko gainerako egunetan ohikoa izango da. Instalazio orokorren ordutegia: Apirilaren 16an (asteazkena), 17an (osteguna), 18an (ostirala) eta 20an (igandea), instalazioak irekitzeko eta ixteko ordutegia 09:00etatik 01:30era izango da. Apirilaren 19an (larunbata), irekitzeko eta ixteko ordutegia 08:00etatik 01:30era da Apirilaren 21ean (astelehena), ordutegia 09:00etatik 22:30era izango da. Padeleko eta teniseko pistak, jaiegunetako ohiko ordutegiak izango dituzte. |
Gogoratu ez dela bonu aktibo, igeriketa ezta hidrogimgo klaserik egongo, hilaren 17tik (osteguna) 27ra (igandea), biak barne.