Eraikinaren ataripea eta kanpoko terraza konpontzea
Ataripeak eta kanpoko terrazak akatsak dituzte iragazgaizteari dagokionez, eta horren ondorioz, euria egiten duenean, ezin dugu ehuneko ehunean gozatu instalazio horietan. Horregatik, hainbat jarduketa egingo ditugu horiek konpontzeko.

Kanpoko terraza handitzea.
Zona hau oso erabilia da, batez ere eguraldi onarekin. 2013an, 97 m²-ko lehen handitzea egin zen, eta jarduera honen bidez, beste 97 m² handituko dira.

Bi jarduera horiek nabarmen hobetuko dute eremua, eta erabiltzeko espazio atseginagoa izango dugu.