Abonatu estimatuok:
Iristen ari gara 2024aren amaierara, eta lerro hauek aprobetxatu nahi ditut Lagunak familia honetan parte hartzen jarraitzen duzuen guztioi eskerrak emateko.
Urte askotako historia dugu, 40 urte baino gehiagokoa, kirol arrakastaz, elkarbizitzaz, adiskidetasunez, dibertimenduz eta lankidetzaz betea. Txoko bat Barañainen, kirolaz eta bizitza sozialaz gozatzeko.
Aurtengoa, agurren eta ongietorrien urtea ere bada.
Zuzendaritza Batzordeko kideen agurrak: Felix Irigoyen, Unai Calvo eta Roberto Gonzalez. Eskerrik asko urte hauetan guztietan izan duzuen dedikazioagatik. Eta ongietorriak batzordekide berriei, hala nola Mª Ángeles Aristu, Pedro Berastegui eta Cristina Irisarri.
Lagunak elkarteko kide garen guztioi historia egiten jarraitzeko eskatzen dizuegu, eta poztasunez betetako jaiak, gabon zoriontsuak eta urte berri on-ona opa dizuegu.
Agur bero bat.
Barañain, 2024ko abenduaren 23a.
Fátima Sesma Vallés
Lagunakeko Udal Zerbitzuko lehendakaria.