Barañaingo Udalak, LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialerako ekainaren 19ko 8/2017 FORU LEGEAK adierazten duen bezala, eta Barañainen LGTBI+ ikuspegia txertatzeko tokiko I. Ekintza Planean jasotzen den bezala, online prestakuntza-saio bat antolatu du udaleko kirol-esparruan jarduerak egiten dituzuen langileentzat.
Saio horren helburua da tresnak ematea LGTBI+ pertsonenganako diskriminazioa prebenitzeko eta ikuspegi intersekzionaletik kirolean indarkeria prebenitzeko, eta, horrela, Barañaingo kirolean espazio seguruak eta jardunbide egokiak ahalbidetzeko.
Data: urriak 14
Iraupena: 2 ordu eta 30 minutu
Aukeratu beharreko ordutegia: 9:30etatik 12:00etara edo 16:30etatik 19:00etara
Online. Inskribatutako pertsonei sartzeko esteka bidaliko zaie
Oso garrantzitsua da zuek etortzea