Barañaingo Udalak Lagunak elkarteko padel pista estaliko du.
Obra hori Barañaingo Udalak finantzatzen du baliabide propioekin, bai eta Nafarroako Gobernuak emandako diru-laguntza batekin ere.
Lanak urriaren 6an hasiko dira eta azaroaren 15ean amaitzea espero da.
Obrak egiten diren bitartean, ezin izango da instalazioa erabili.
Adierazi behar da, halaber, obraren garapeneko uneren batean kiroldegirako pasabideak eta ondoko tenis-pistak eragina izan dezaketela.
Lanen enpresa esleipenduna Construcciones Lacunza da.
Aldez aurretik, eskerrik asko zuen laguntzagatik. Jaso ezazue agur bero bat.