Servicio Municipal Lagunak / Lagunak Udal Zerbitzua

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Informazio gehiago

Destacados

ALBISTEAK


Haurrak eta nerabeak erabat babestuta indarkeriaren aurrean

Haurrak eta nerabeak erabat babestuta indarkeriaren aurrean

Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteari buruzko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoa betez, kirol- eta aisialdi-erakundeak agindu batzuk ...



IGERIKETA. Nerea Barrena, brontzezko domina Dohan 2004ean.

IGERIKETA. Nerea Barrena, brontzezko domina Dohan 2004ean.

Lagunak Barañain CDko igerilariak ere hiru diploma lortu zituen Munduko Masterrean parte hartu zuen beste hiru probetan. Zorionak Nerea!!!!! ...



NAFARROA JATORRI DEITURAKO ARDOAK DASTATZEKO JARDUNALDIA- uztarketarekin

NAFARROA JATORRI DEITURAKO ARDOAK DASTATZEKO JARDUNALDIA- uztarketarekin

Datorren apirilaren 5ean, Lagunak-ek, Nafarroa jatorri deiturako ardoen dastaketa uztarketarekin (pintxoak) jardunaldi bat ospatuko du. Ordutegia 19.00etatik  21.00 arte ...


ACTUALIDAD


Kirolaren sariak

Kirolaren sariak

Kirolaren Sariak urtero entregatu ohi dira, 1984. urtetik, azken urtean zehar ospatutako lehiaketetan Nafarroako kirol arloan nabarmentzekoak diren pertsona ...



Haurrak eta nerabeak erabat babestuta indarkeriaren aurrean.

EVENTOS


Martxo 2024
Lunes Martes Miércoles Jueves Viernes Sábado Domingo
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

INSTALAZIOAK

Fotografía de la zona verde de las piscinas

Lagunak Zerbitzuak berdegune zabalak ditu abonatuak gustura egon eta ongi pasa dezaten.

Berdeguneak bizirik dauden eremuak dira, eta erabiltzaile guztiek zaindu behar dituzte.

Debekaturik dago haietan jatea, intsektuak eta karraskariak ugal ez daitezen.

Segurtasunagatik, ez da onartzen bertan erabiltzea objektu zorrotzak, beirazkoak edo ebakiak eragiteko modukoak.

Ez da onartzen baloiekin jolastea, ezta eremuari kalte edo erabiltzaileei traba egiten dien beste edozein jarduera ere.

Guztion ardura da berdeguneak baldintza egokietan mantentzea.

Gehiago irakurri
Instalación - Berdeguneak

Aldagela orokorretara sartzeko korridorean dago botikina.

Sorosleak arduratzen dira horretaz. Zerbitzu hori behar baduzu, joan sorosleak dauden tokira: igerileku estalia edo kanpoaldeko igerilekuak. Atezaindegitik ere euren zerbitzuak eskatuko dituzte barne-komunikazioaren bidez.

Nafarroako Gobernuaren araudiek zehazten dute botikinaren ekipamendua.

ERABILTZAILEEN SEGURTASUN HOBEA ZAINTZE ALDERA, LAGUNAK ZERBITZUAK HIRU DESFIBRILADORE ERDIAUTOMATIKO DITU (DESA);  BOTIKINEAN,  ATEZAINDEGIAN ETA TABERNAN.

Gehiago irakurri
Instalación - Botikina

Bulego nagusia sarrerako atondoan dago.

Aurrez aurreko zerbitzua ematen du astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 15:00etara.

Ordutegi horretatik kanpo gestioren bat egin behar baduzu, deitu telefonoz 09:00etatik 15:00etara.

Lehenbiziko solairuan jarduerei buruzko bulegoa dago; bertan Lagunak Zerbitzuko kirolarekin lotutako kontsultak eta gestioak egiten ahal dira, baita kulturarekin eta aisiarekin lotutakoak ere.

Beste edozein kontsulta edo iradokizun egin nahi izanez gero, honako helbide hau ere erabiltzen ahal duzu: abonados@sociedad-lagunak.com

Fotografía de las oficinas de lagunak

Gehiago irakurri
Instalación - Bulego nagusia
INFORMAZIO OROKORRA

 

INSTALAZIOETARAKO SARBIDEA ABONATUAK EZ DIRENENTZAT

Gehiago irakurri
Instalación - Errelekuak

HITZORDUA  ESKATZEKO 635717793-RA DEITU edo IDATZI POSTA ELEKTRONIKO HONETARA lagunakfisioterapia@gmail.com

Hona hemen tratamenduen prezioak:

ABONATUAK ABONATU EZ DIREN PERTSONAK
TRATAMIENTO 55´ 40,00 € 45,00 €
TRATAMIENTO 35´ 30,00 € 35,00 €
BONO DE 5 (55´) 185,00 € 210,00 €
BONO DE 5 (35´) 135,00 € 160,00 €
BONO DE 10 (55´) 350,00 € 400,00 €
BONO DE 10 (35´) 250,00 € 300,00 €
PRIMERA CONSULTA 45,00 € 50,00 €

 

Gehiago irakurri
Instalación - Fisioterapia Gela

Fotografía del campo de fútbol

Lagunak Udal Zerbitzuak belar artifizialeko bi futbol-zelai ditu: bata 11ko futbolean aritzeko, eta, bestea, 7ko futbolean aritzeko.

Futbol-atalaren entrenamenduak egiten dira bertan. Gure futbol-atalak asko erabiltzen dituenez, mugatuta dago bestelako erabiltzaileen erabilera; Lagunak Zerbitzuko kirol-bulegoan eskatu behar dute horiek futbol-zelaia erabiltzeko.

 

Gehiago irakurri
Instalación - Futbol-zelaiak

Kanpoaldeko igerilekuen aldera orientatutako gunea da, berrehun metro koadrokoa.

Lagunak elkarteak gimnasio aerobiko baten aldeko apustua egin du, Lagunak Zerbitzuko erabiltzailearen osasuna hobetze aldera. Bertan lasterka egiteko zintak, bizikletak, stepak, arraunean aritzeko zintak, eliptikoak, eta beste tresna batzuk badaude, baita muskulazioa lantzeko eremu bat eta pisu libreko (halterak, diskoak eta barrak) eta luzaketak egiteko beste bat ere.

Gimasioaren erabiltzaile guztiek ikastaro bat egin beharko dute makineriaren erabilerari buruz, edo ziurtatu eta frogatu beharko dute beste gimnasio, klub edo halako batean egin dutela jadanik. Kontua da ziurtatzea erabiltzaileak gimnasioko makinak ezagutzen dituela geroko lesioak saiheste aldera.

Gainera, hala nahi duten erabiltzaileek lan pertsonalizatuko plan bat izanen dute gimnasioan lantzeko.

Derrigorrezkoa da kirol jantzia eta oinetako egokiak eramatea. Saiatu ez sartzen kaleko oinetako zikinekin.

Derrigorrezkoa da eskuoihala erabiltzea bankuetan eta eserlekuetan egoteko.

Erabilera txandak errespetatzea garrantzizkoa da, baita gehienezko erabilera denborak ere. Arau orokor gisa, makina kardiobaskularretan (zintak, bizikletak…), gehienez ere, 20 minutu uzten zaizue saioko, beste abonatu bat txanda itxaroten badago.

Erabili ezazu txartela aretoan sartzeko. Txartela norbanakoarena da eta besterenezina.

Ordutegia:

Irailetik ekainera, astelehenetik larunbatera, 08:00etatik 21:30era; igande eta jaiegunetan 09:00etatik 19:00etara.

Uztailean eta abuztuan, astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 21:30etara; igande eta jaiegunetan 09:00etatik 19:00etara.

Monitorea ordutegi honetan egonen da bertan:

Irailetik ekainera, astelehenetik ostiralera egonen da monitorea, 09:00etatik 12:30etara eta 16:30etik 21:30era. Larunbata, Igande eta jaiegunetan 9:00etatik 14:00etara.

Uztailean eta abuztuan, astelehenetik ostiralera egonen da monitorea, 10:00etatik 12,30etara eta 17:00etatik 21:30etara. Larunbata, Igande eta jaiegunetan 9:00etatik 14:00etara.

2023KO EGUTEGIA

RENOVACION GIMNASIO 2024_rellenable

INSCRIPCION GIMNASIO 2024_rellenable

CALENDARIO GIMNASIO 2024

 

Gehiago irakurri
Instalación - Gimnasioa

Hamakak gordetzeko etxola patinodromoaren ondoan dago, eta udako garaian bere hamaka gorde nahi duten abonatu guztien zerbitzura dago.

Ekainaren 1etik irailaren 15era dago erabilgarri.

Erabiltzeko arauak

  • Soilik hamakak eta aulki tolesgarriak gordetzen ahal dira bertan.
  • Hamakak eta aulki tolesgarriak gordetzeko zuloek ez dute jaberik.
  • Hamakak eta aulki tolesgarriak gordetzeko egokitako lekuan sartu behar dira; beraz, korridorea erabat libre utzi behar da.
  • Araudia bete ezean, altzariak aterako dira.
  • Ekainaren 1etik irailaren 15era baino ez da erabiliko. Beharrezkoa da aulkiak eta hamakak eramatea ixten den eguna baino lehen. Bestela, materiala edukiontzian sartuko da.

Gehiago irakurri
Instalación - Hamaken biltegia

Haurrentzako parkea plisti-plasta aritzeko igerilekuaren ondoan dago.

Jolasteko zenbait elementu ditu, adin guztietarako egokiak.

Gurasoek edo arduradunek zaindu behar dituzte haurrak uneoro.

Gehiago irakurri
Instalación - Haurrentzako gunea
INSTALAZIOAK
ERABILTZEKO ARAUAK

Gehiago irakurri
Instalación - Hidroterapia gunea
EZAUGARRI OROKORRAK
OINARRIZKO ARAUDIA

Gehiago irakurri
Instalación - Igerileku estalia
SARBIDEARI BURUZKO INFORMAZIOA
ALDAGELA
INSTALAZIOETARAKO SARBIDEA ABONATUAK EZ DIRENENTZAT

Gehiago irakurri
Instalación - Instalazio Orokorrak
INSTALAZIOAK
SARTZEKO ETA ERABILTZEKO ARAUAK

Gehiago irakurri
Instalación - Kanpo-igerilekuak

polideportivo lagunak

Lagunak Udal Zerbitzuak kiroldegi estalia du pilotalekuaren eta futbol-zelaien ondoan.

1.521 m²-ko azalera eraikia du, eta 1.092 m²-ko pista bat dago bertan. Guztira, 13,40 metroko altuera dago pistan.

Kiroldegiko pistaren zoladura hormigoizko zolata da, kuartzo erara leundua.

Taldeentzako bi aldagela ditu, epaileentzako beste bat, harmailak, baita arauzko pista bat ere, saskibaloian eta eskubaloian aritzeko.

Saskibaloi, eskubaloi, eta gimnasia erritmikoaren atalen entrenamenduak egiten dira bertan.

Gehiago irakurri
Instalación - Kiroldegia

El servicio municipal Lagunak dispone desde finales de 2011 de una pista de padel descubierta situada junto a las pistas de tenis.

Para su uso es necesario realizar la oportuna reserva en portería y solicitar la llave, previa entrega del carnet de abonado. Al finalizar el uso, debe quedar cerrada y devolver la llave en portería.

Los usuarios de la instalación son los responsables de lo que en ella ocurra durante el tiempo que dure su reserva, no debiendo permitir el acceso a personas no identificadas. Ante cualquier situación anómala deberán comunicarlo en portería.

El encendido de las luces debe solicitarse en portería.

La reserva de la pista de pádel se realiza a través de la aplicación de cita previa, en portería o vía telefónica.

Gehiago irakurri
Instalación - Padel Pistak

pista de patinaje

Lagunak Zerbitzuko patinodromoa 1980an inauguratu zuten. Geroago, 1992an estali zuten estalki metaliko batez.

Patinodromoan nazio eta Europa mailako txapelketa asko jokatu dira, baita 1998ko Mundiala ere.

Patinodromoaren barnealdean pista bat dago, hockey eta eskubaloiko atalek erabiltzen dutena.

Gehiago irakurri
Instalación - Patinodromoa

Frontón 1

Lagunak Udal Zerbitzuak pilotaleku estali bat du; aldagelak eta 200 ikuslerentzako harmailak ditu.

1987an eraiki zuten Retegi pilotalekua, eta Barañaingo Udalaren Kirol Arloaren mende dago.

Instalazio honetan pilota-atalaren txapelketak eta entrenamenduak egiten dira; bestalde, abonatuek erreserbak egin ditzakete arautu gabeko kirol-moduan aritzeko.

Segurtasuna zaintzeko, ezin da larru-paletan aritu.

Pista erabiltzeko, beharrezkoa da erreserba egitea eta giltza eskatzea atezaindegian, abonatu-txartela erakutsi eta gero. Erabili ondoren, pilotalekua itxi eta giltza atezaindegian itzuli behar da.

Barañaingo Udalak du eskumena instalazioan ikuskizunak antolatzeko, baita aparteko erabilera egiteko ere. Horretarako, eremuaren ohiko erreserba egiten du. Horrelako ekitaldietara sartzeko, sarbide zuzena dago Lur Gorritik.

Instalazioa erabiltzen dutenak erantzule dira beren erreserbak iraun bitartean gertatzen denaren inguruan, eta ez dute utziko identifikatu gabeko pertsonak sartzen. Edozein arazo izanez gero, atezaindegian eman beharko dute horren berri.

Atezaindegian eskatu behar da argiak pizteko.

Pilotalekua atezaindegian erreserbatu behar da erabili baino bi egun lehenago. 20:00etan argitaratzen da erreserben orria eta soilik erreserba presentzialak hartuko dira. Erreserba bat baino gehiago badaude ordu jakin baterako zozketa eginen da. Une horretatik aurrera, eskatzen diren ordena berean emanen dira erreserbakFotografía del frontón

Telefono bidezko erreserbak ere onartzen dira egun bat lehenago egiten badira.

Abonatuek edo instalazioaren erabiltzaileek ezin izanen dute pilotalekua erreserbatu beren azken erreserbatik 48 ordu igaro arte. Pista erabiltzeko eskatzen duten unean pista libre izanez gero, arau honek ez du baliorik izanen.
Erreserba egiteko orrian jokalari guztien izenak eta abonatu-zenbakiak idatzi beharko dira.

Gehiago irakurri
Instalación - Pilotalekua

Personas jugando a tenis

Lagunak Udal Zerbitzuak aire zabaleko bi tenis-pista ditu.

Instalazio honetan txapelketak eta tenis-ikastaroak egiten dira; bestalde, abonatuek erreserbak egin ditzakete arautu gabeko kirol-moduan aritzeko.

Instalazioa erabiltzen dutenak erantzule dira beren erreserbak iraun bitartean gertatzen denaren inguruan, eta ez dute utziko identifikatu gabeko pertsonak sartzen. Edozein arazo izanez gero, atezaindegian eman beharko dute horren berri.

Pista erabiltzeko, beharrezkoa da erreserba egitea eta giltza eskatzea atezaindegian, abonatu-txartela erakutsi eta gero. Erabili ondoren, pista itxi eta giltza atezaindegian itzuli behar da.

Atezaindegian eskatu behar da argiak pizteko.

Fotografía de las pistas de tenis

 

 

 

Gehiago irakurri
Instalación - Pistas de Tenis

Solarium-terraza igerilekuen ondoan dago. Erabilera libreko hamakak daude.

Eguzki-bainuak hartzeko leku erlaxagarria da.

Ez da jolasean aritzeko eremu bat, ezta haurrentzako tokia ere.

Urte osoan egoten da irekita, nahiz eta ilunabarrean egunero ixten den, segurtasunagatik.

Neguko denboraldian ere irekitzen da erabiltzaileek hala eskatzen badute. Solarium-terraza erabili nahi baduzu, eskatu atezaindegian, eta berehala irekiko dizute erabil dezazun.

Gehiago irakurri
Instalación - Solarium-terraza

Une honetan, egungo araudia dela eta, itxita dago, baina eramateko janaria prestatzen dutela jakinarazi digute: errazioak, oilasko erreak, ogitartekoak, pizzak, hanburgesak, plater konbinatuak…

Gure webgunean ikus dezakezue gutuna.

Gutuna.

Jakinarazi digutenez, enkarguak Lagunak-en jaso daitezke (aldez aurretik hitzordua eskatuta) edo zuen etxera bidali.

Eskaerak egiteko eta prezioak kontsultatzeko telefonoak:

662 272 591   /   662 303 454

01. INFORMAZIO OROKORRA
02. ORDUTEGIAK
03. INSTALAZIOETARAKO SARBIDEA ABONATUAK EZ DIRENENTZAT
04. URTEBETETZE-FESTAK

Gehiago irakurri