Servicio Municipal Lagunak / Lagunak Udal Zerbitzua

imagen cabecera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Informazio gehiago

INSTALAZIOAK


BARNEA

Bulego nagusia

Bulego nagusia sarrerako atondoan dago. Aurrez aurreko zerbitzua ematen du astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 15:00etara. Ordutegi horretatik kanpo gestioren bat egin behar baduzu, deitu telefonoz 09:00etatik 15:00etara. Harremanetarako telefonoa: 948 18 12 33. (bulegoko luzapena) Faxa: 948 18 43 95 Posta elektronikoa: oficina@sociedad-lagunak.com Lehenbiziko solairuan jarduerei buruzko bulegoa dago; bertan Lagunak Zerbitzuko kirolarekin lotutako kontsultak eta […]

Bulego nagusia

KANPOKOA

Botikina

Aldagela orokorretara sartzeko korridorean dago botikina. Sorosleak arduratzen dira horretaz. Zerbitzu hori behar baduzu, joan sorosleak dauden tokira: igerileku estalia edo kanpoaldeko igerilekuak. Atezaindegitik ere euren zerbitzuak eskatuko dituzte barne-komunikazioaren bidez. Nafarroako Gobernuaren araudiek zehazten dute botikinaren ekipamendua. ERABILTZAILEEN SEGURTASUN HOBEA ZAINTZE ALDERA, LAGUNAK ZERBITZUAK HIRU DESFIBRILADORE ERDIAUTOMATIKO DITU (DESA);  BOTIKINEAN,  ATEZAINDEGIAN ETA TABERNAN.

Botikina

KANPOKOA

Hamaken biltegia

Hamakak gordetzeko etxola patinodromoaren ondoan dago, eta udako garaian bere hamaka gorde nahi duten abonatu guztien zerbitzura dago. Ekainaren 1etik irailaren 15era dago erabilgarri. Erabiltzeko arauak Soilik hamakak eta aulki tolesgarriak gordetzen ahal dira bertan. Hamakak eta aulki tolesgarriak gordetzeko zuloek ez dute jaberik. Hamakak eta aulki tolesgarriak gordetzeko egokitako lekuan sartu behar dira; beraz, […]

Hamaken biltegia

BARNEA

Taberna-jatetxea

Une honetan, egungo araudia dela eta, itxita dago, baina eramateko janaria prestatzen dutela jakinarazi digute: errazioak, oilasko erreak, ogitartekoak, pizzak, hanburgesak, plater konbinatuak… Gure webgunean ikus dezakezue gutuna. Gutuna. Jakinarazi digutenez, enkarguak Lagunak-en jaso daitezke (aldez aurretik hitzordua eskatuta) edo zuen etxera bidali. Eskaerak egiteko eta prezioak kontsultatzeko telefonoak: 662 272 591   /   662 303 […]


KANPOKOA

Haurrentzako gunea

Haurrentzako parkea plisti-plasta aritzeko igerilekuaren ondoan dago. Jolasteko zenbait elementu ditu, adin guztietarako egokiak. Gurasoek edo arduradunek zaindu behar dituzte haurrak uneoro.

Haurrentzako gunea