Une honetan, egungo araudia dela eta, itxita dago, baina eramateko janaria prestatzen dutela jakinarazi digute: errazioak, oilasko erreak, ogitartekoak, pizzak, hanburgesak, plater konbinatuak…
Gure webgunean ikus dezakezue gutuna.
Gutuna.
Jakinarazi digutenez, enkarguak Lagunak-en jaso daitezke (aldez aurretik hitzordua eskatuta) edo zuen etxera bidali.
Eskaerak egiteko eta prezioak kontsultatzeko telefonoak:
662 272 591 / 662 303 454
01. INFORMAZIO OROKORRA
- Eremu sozial bat du, eta beste eremu bat soilik jatetxe gisa erabiltzeko. Mahaiak eta aulkiak dituen terraza estalia du, taberna-jatetxearen arau berberak dituena. Horretatik Lagunak Zerbitzuko kanpoaldeko instalazioetara sartzen da.
- Eraikin nagusiko taberna-jatetxeaz gain, errelekuetako taberna ere badago, eremu horretako erabiltzaileei zerbitzua ematen diena.
- Taberna-jatetxea zeharkako ustiapena duen zerbitzu bat da, alokairu-kontratu baten bidez kudeatutakoa. Lagunak Zerbitzuak zaintzen du arauak betetzea eta behar bezalako zerbitzua ematea.
- Leku honetan, tabernan eta terrazan, ez dira kanpotik ekarritako janaria eta edaria sartzen ahal.
- Zuzendaritza Batzordeak onetsi ditu taberna-jatetxean indarrean dauden prezioak.
- Jatetxeak bazkari, afari eta ospakizunetarako prestatua duen karta ikusten ahal da tabernan.
02. ORDUTEGIAK
- Instalazio orokorrekin batera irekitzen da.
- Igandetik ostegunera 22:00etan ixten da. Ostiral, larunbat eta jaiegunen bezperetan 01:00ean ixten da.
- Tabernan ezin da oinutsik sartu, ezta bainujantzia bustita dagoela ere.
- Segurtasuna eta higienea zaintze aldera, ezin da beira kanpoaldera atera. Eskatu zure kontsumizioa plastikozko edalontzian terrazara atera behar baduzu.
- Abonatuak ez direnak ospakizunetara sartzeari buruz, batetik, tabernaren errentariek koordinatu behar dute hori, eta, bestetik, Lagunak Udal Zerbitzuaren baimena beharko dute pertsona horiek; beraz, aldez aurretik eskatu beharko dute atezaindegian.
- Udako denboraldian, ekainaren 1etik irailaren 15era, soilik txartela duten abonatuak sartzen ahal dira instalazioetan, baita dagokien udako sarrera eskuratzen dutenak ere.
- Neguko denboraldian, irailaren 15etik ekainaren 1era, abonatuez eta kiroletan eta ikastaroetan aritzen direnez gainera (ziurtagiria badute), abonatuak ez direnek ere taberna eta errelekuak erabiltzen ahal dituzte, baldin eta abonatu batek hala eskatu badu edo gonbidatu baditu.
04. URTEBETETZE-FESTAK
- A partir del 1 de septiembre de 2018 no estará en funcionamiento la sala de cumpleaños, pudiendo reservar cumpleaños directamente con la arrendataria del bar, o utilizando el comedor de asadores.
- En ambos casos, el acceso de los no abonados se rige por las normas generales.
- Abonatu direnek dute beren gonbidatuen jokaerari buruzko erantzukizuna; batez ere haurren jokaeraz arduratu behar dira, eta uneoro heldu baten begiradapean egon behar dute.
- Ospakizunetarako sarbidea eskatzea abonatuak ez direnentzat
- Lagunak Zerbitzuko abonatuek antolatzen dituzten ospakizunak/bazkariak/afariak erregulatzeko sortu ziren arau hauek, abonatuak ez direnak UDAKO DENBORALDITIK KANPO ere sartu ahal izan daitezen.
- Eskaera hori Lagunak Zerbitzuaren atezaindegian tramitatu beharko da ospakizunaren data baino lehen -ikusi epea araudian-, eskatutako baimena eta gonbidapenak erabili ahal izateko.
- Ospakizunetarako sarbiea eskatzeko instantzia abonatuek ez direnentzat
- Abonatuak ez direnen gonbidatuen sarrera eta ziurtagiriak errazteko, abonatuak atezaindegian bildu beharko ditu behar dituen gonbidapenak -aldez aurretik eskatutakoak-; halaber, gonbidatuen zerrenda bat ere aurkeztu beharko du, izen-abizenak zehaztuta.
- Gehienez ere 10 gonbidapen onartuko dira abonatu eta txartel bakoitzeko. Abonatuak ez diren gonbidatuak 30etik gora izanez gero, Zuzendaritza Batzordearen baimena beharko da, beraz, nahikoa denboraz eskatu behar da hori.
- Gonbidapen horrek ospakizunetara sartzeko baino ez du balio; beraz, ez du eskubiderik ematen bestelako instalazioak erabiltzeko.