KIROL KUDEAKETAKO ENPRESETAKO LANGILEEN GREBA
Aldagela nagusiak itxi egin behar ditugu, ezin baitira mantendu baldintza onetan jendeak erabil ditzan.
Gune hauek egokitu ditugu:
Espazio horiek egunero garbitzen dituzte Lagunak elkarteko langileek.
Etxetik bainujantzia jantzita etortzea gomendatzen dizuegu igerilekuko erabiltzaileei, eta sarrerako hall-eko komunetan aldatzea.
Igerileku estalira sartzeko, aldageletako pasilloan dagoen ate osagarritik joan behar duzue.
Igerileku estaliaren erabiltzaileei albornozak eta eskuoihalak erabiltzea gomendatzen dizuegu, sarrerako bainuetara joateko eta igerilekutik irten aurretik oso ondo lehortzeko. Joan-etorri horretan, oinetako egokiak erabili behar dituzue.
Aldatu eta/edo dutxatu nahi duten gainerako erabiltzaileek (gimnasioa, jarduerak, etab.) futbol-zelaiaren inguruan prestatutako kirol-aldagelak erabil ditzakete, baita hall-eko komunak ere, aldatzeko.
Pasilloetan dauden armairuak egokitu dira motxilak eta abar uzteko.
Sentitzen dugu greba honen ondorioz sortzen ari diren deserosotasun guztiak. Lagunak elkarteak, ahal dugun neurrian, gure esku dagoen guztia egiten ari gara egoera horren ondorioak ahalik eta txikienak izan daitezen.
Aldez aurretik eskertzen dizuegu zuen ulermena eta lankidetza.