Servicio Municipal Lagunak / Lagunak Udal Zerbitzua

imagen cabecera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Informazio gehiago
2023KO
ABUZTUAK
9AN

2023-2024 KIROL IKASTAROEN AURREINSKRIPZIOAK


Datorren astelehenean, abuztuaren 14an, 2023/2024 kirol ikastaroetarako aurreinskripzioak irekiko dira:

  • Igeriketa ikastaroak haur eta helduentzako.
  • Hidrogim.
  • Bono aktiboa: spining, cross-training, tono pump, pilates…
  • Ongizate eta osasun gunea: jarduera fisikoa 60+ urtekoentzat, hipopresiboak.
  • Gazte gunea: pump-tonua gazteentzat, kick box training, zumba junior.
  • Haurrentzako ikastaroak: kirolanitza, zumba haurrentzat.

Ordutegiak eta prezioak:

Bonu aktiboa, zumba kids, 60+ urtekoentzako jarduera fisikoa,…

Igeriketa haurrentzat, helduentzat, hidrogim

Jardueren egutegia

ENLACE PARA LA PREINSCRIPCION (se activará el lunes 14 de agosto, a las 09.00 horas)

HELDUENDAKO NEGUKO IKASTAROAK

  • Bonu aktiboa.
  • Hipopresiboak eta jarduera fisikoa 60+ urtekoentzat.
  • Helduentzako ur ikastaroak eta hidrogim.

GAZTE GUNEA (13 a 16 URTE)- JARDUERAK

  • Zumba junior, tono pump gazteak  eta cross training gazteak.
  • Haurrentzako igeriketa ikastaroak.

HAURRENTZAKO NEGUKO IKASTAROAK

  • Haurrentzako igeriketa ikastaroak.
  • Zumba kids eta haurrentzako kirolanitza.

 

Argibide gehiago webguneko “Ikastaroak eta jarduerak” atalean.


LEHEN LAUHILEKORAKO AURREINSKRIPZIOAK (bigarrena urtarrilean iragarriko da), web orriaren bidez edo bulego orokorrean aurrez aurre:

  • Abonatutako pertsonak: abuztuaren 14tik 27ra, biak barne, 09:00etatik aurrera.
    Plazak aurrez izena emandako hurrenkeraren arabera esleituko dira. Abuztuaren 29an, plaza berresteko e-maila bidaliko dizuegu.
  • Abonatu gabeko Barañainen erroldatuta ez dauden pertsonak: abuztuaren 29tik irailaren 1era, biak barne, bulego nagusian edo telefono bidez.
  • Erroldatu gabeko eta abonatu gabeko pertsonak, eta inskripzioa dagokion egunean egin ez dutenak: irailaren 11tik aurrera, bulego nagusian edo telefono bidez.

 


LEHEN LAUHILEKOAREN PREZIOA

  • BONU AKTIBOA eta TALDE ITXIAK (JARDUERA FISIKOA 60+ URTEKOENTZAT), TONO PUMP GAZTEAK, CROSS TRAINING GAZTEAK eta haurrentzako KIROLANITZA:

Abonatuek: 156,00 € / Barañainen erroldatutako abonatugabeek: 194,00 € /Abonatu gabe dauden erroldatugabeek: 252,20 €

  • TALDE ITXIAK ZUMBA KIDS, ZUMBA JUNIOR eta HIPOPRESIBOAK (ASTEAN BEHIN):

Abonatuek: 78,00 € / Barañainen erroldatutako abonatugabeek: 97,00 € / Abonatu gabe dauden erroldatugabeek: 126,10 €

  • IGERIKETA eta HIDROGIM

Ikus ikastaroak.

Ikastaroak egiteko interesa duen pertsonaren bat ezagutzen baduzu, baina instalazioan abonatuta ez badago, jakinarazten dizuegu matrikula-prezio murriztua duen kanpaina bereziarekin jarraitzen dugula (hasta el 31 de octubre de 2023).