Kirolaren Sariak urtero entregatu ohi dira, 1984. urtetik, azken urtean zehar ospatutako lehiaketetan Nafarroako kirol arloan nabarmentzekoak diren pertsona eta entitate haien lorpenak zein jarduerak aitortze aldera eta Foru Komunitateak lehiaketa kirolean eman ohi duen bereizgarririk gorenena suposatzen dute. Teknikarik onenerako saria, aurten Uxue Almiñanari eman diote, Gimnasia Erritmikoko Lagunak Klubeko entrenatzaile bezala bete ohi duen lanagatik. Kirol balioen kategoriako Gimnasia erritmikoaren S.D.Lagunak saritua izan da talde ekitatearen aldeko bere apustuagatik, maila gorenean lehiatzeagatik mistoa izanik emakumezkoen erabateko gehiengoa duen modalitate batean. Zorionak Uxue!!! Zorionak talde!!!!