Servicio Municipal Lagunak / Lagunak Udal Zerbitzua

imagen cabecera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Informazio gehiago
2020KO
MAIATZAK
29AN

COVID- FASE II.- ABRIMOS EL 1 DE JUNIO


Abonatu estimatuak:

Denok dakizuenez, Nafarroako Foru Erkidegoa Gobernuak iragarritako Deseskalatze Planaren II. fasean dago.

Denbora horretan guztian, instalazioak zaintzen eta hobetzen jarraitu dugu (mantentze-lanak, garbiketa, igerilekuak prestatzea, etab.), ireki daitezkeen unerako prest egoteko.

II. fase honetan SND 414, 440 eta 442/2020 Osasun Ministerioaren aginduetan xedatutako kirol-instalazioak eta -zentroak irekitzeko baldintzak ezagutu ondoren, SM Lagunak erakundearen Zuzendaritza Batzordeak, maiatzaren 26an egindako bilkuran, erabaki du datorren astelehenean, ekainaren 1ean, berriz irekitzea.

II. fase hau oso murriztailea da espazio komunen erabileran, erabiltzaile kopuruan eta sartzeko moduan. Pazientzia eta ulermena eskatzen dizuegu fase honetan.

Instalazio asko berriro irekitzeko aukera izango dugun arren, II. fase honetan horiek gozatzeko modua murriztaileagoa izango da, lehen aipatutako ministro-aginduetan xedatutakoa betez:

  • Aurretiko hitzordua hitzartu behar da, ordutegi-txandak ezarriz.
  • Edukiera mugatua.
  • Banakako edo gehienez 2 pertsonako kirola egitea, horrela egindako modalitateen kasuan.
  • Kontaktu fisikorik gabe eta pertsonen arteko 2 metroko higiene-neurriak eta segurtasun-distantzia errespetatuz.

Hauek dira II. fase honetan irekiko diren Lagunaken instalazioak:

Tenis-pistak eta padel-pistak.

  • Frontoia.
  • Eguzkia hartzeko berdegunea eta solariuma.
  • Igerileku estalia (irekita egongo da Lan Osasuneko Institutuak ostiral honetan, maiatzaren 29an, egingo duen bileran helaraziko dizkigun baldintzen arabera).
  • Patinodromoa, kiroldegia eta futbol-zelaiak (banakako entrenamenduetarako eta kirol-diziplina bakoitzaren beharrizanei erantzuteko). Kirol-atalekin zuzenean kudeatuko da).
  • Instalazioan dauden abonatuek erabiltzeko taberna.
  • Fisioterapia-zerbitzua.

Laster kanpoko igerilekuen irekieraren eta udako denboraldiaren hasieraren berri emango dizuegu.

Esteka honetan eta web-orrian kontsulta dezakezue instalazioak berriz irekitzeko protokoloa eta II. faseko aurretiko hitzorduaren kudeaketa.

Aldez aurreko hitzordua 012 infolocal zerbitzuaren bidez kudeatuko da, 012 edo 948 012 012 telefonora deituz (Nafarroatik kanpo) eta Lagunak-en telefonoan (ikus erabilera-araudia http://www.lagunak.org/eu/ webgunean).

Badakigu denok daukagula instalazioez gozatzeko gogoa. Horregatik, pazientzia eskatzen dizuegu hitzordua hartzeko orduan, bai eta instalazioak erabiltzeko erantzukizuna ere.

Jakinarazi behar dizuegu zentroa berriz ireki aurretik gela guztiak desinfektatuko direla eta garbiketa- eta higiene-protokoloak indartu direla, erakunde eskudunek xedatutakoari jarraituz.

Kirol-ikastaroei dagokienez, jakinarazi behar dizuegu ez dela posible izango gozatzeke dauden klaseak berreskuratzea. Hori dela eta, bukatutzat eman dira, eta dagokion zatia itzuli da.

Gimnasio-zerbitzuari dagokionez, ezin da II. fasean ireki. Zerbitzua suspertzeko unea jakin ondoren, baliatu gabeko denbora kalkulatuko da eta dagozkion itzulketak egingo dira.

Kuotei dagokienez, ekainean berraktibatzen da haien kobrantza, eta hilabete horri dagokion ordainagiria igortzen da.

Fase honetan, edukiera mugatua denez, harpidedunek bakarrik sartu ahal izango dute instalaziora. Beraz, ezin izango dira beste pertsona batzuk sartu eguneko sarrera, bonuak eta gonbidapenak ordainduta.

Lagunak Udal Zerbitzutik eskerrak eman nahi dizkizuegu bizi dugun ezohiko egoera honetan izan duzuen ulermen eta laguntzagatik.

Berriro eskatzen dugu egoera honetan guztion erantzukizuna, ezarritako arauak betez, pandemia horretan gorakadarik gerta ez dadin.

Instalazio hauetaz berriro gozatzeko irrikan gaude.

Guztion artean aterako gara aurrera.

Agur beroa jaso ezazue.

Barañainen, 2020ko maiatzaren 27an.

Fátima Sesma Valles

Lagunak Udal-zerbitzuko presidentea