Servicio Municipal Lagunak / Lagunak Udal Zerbitzua

imagen cabecera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Informazio gehiago
2021EKO
URTARRILAK
18AN

IKASTAROAK eta BONU AKTIBOA BERRITZEA


ZUMBA JUNIOR – BONO AKTIBOA

Plaza berritu behar da bigarren lauhilekora joateko, otsailaren 5ean hasi eta ekainaren 5ean amaituko dena.

Berritzeko datak eta izen-emate berriak egiteko URTARRILAren 19tik OTSAILAren 3ra arte dira, 948012012  telefonora deituta. Data hori igarota, izen-emate berriak, edo aurreko lauhilekoak berritzea, bulego orokorrean 11:00tik  15:00etara  egingo da .

Berritzeko, beharrezkoa da 948012012 telefonora deitzea adierazitako egunetan, datu pertsonalak eta ikastaroaren zenbatekoa kargatuko den banku-txartelaren zenbakia emanez.

Hauek dira 2020/2021 ikasturteko 2. lauhilekorako prezioak:

BONU AKTIBOA: 140,60 € abonatuak, 175,10 € Barañainen erroldatutako abonatu gabeak, % 30 gehiago abonatu gabe eta erroldatu gabe daudenentzat.

ZUMBA JUNIOR: 70,30 € pertsona abonatuak, 87,55 € Barañainen erroldatutako abonatu ez diren pertsonak, eta % 30 gehiago abonatu ez diren eta erroldatu ez diren pertsonak.

Zalantzarik edo argibiderik nahi izanez gero, Lagunak-eko bulego nagusian jarriko gara eskuragarri, 11:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera, edo 948181233 telefonora deituz.

Cartel.

kirol jarduerak 

jardueren egutegia