Lagunak Udal Zerbitzuan errelekuak eta barbakoak dituen eremu bat dago abonatuek erabil dezaten.
Honako hauek ditu:
- 11 sutegi
- 3 barbakoa
- Mahaiak eta bankuak dituen eremu estalia 300 pertsonarentzat

Taberna-txiringito bat dago, taberna-jatetxearen errentariek kudeatutakoa.
Instalazio orokorren ordutegi berean erabiltzen ahal dira, baina erabiltzeari utzi behar zaio instalazioak itxi baino ordu erdi lehenago. Ordutegia: igandetik ostegunera 22:00ordu arte. Ostiral, larunbat eta jaiegun bezperetan ordubata arte.
BEHARREAZKOA DA JANGELAN ORDENA BERMATZEA.
ERRESPETUAGATIK, BESTE ERABILTZAILEAK MOLESTATU DITZAKETEN EKINTZAK GALARAZITA DAUDE .
ADINGABEAK HAIEN GURASO EDO ARDURADUNENGATIK ZXAINDUAL EGON BEHA DIRA.
2022 DENBORALDIA
Udako ordutegi luzatua ekainaren 11n, larunbata, hasi eta irailaren 11n, igandea, amaituko da. Erretegietan igandetik ostegunera 23: 30ak arte egon ahal izango da, eta ostiral, larunbat eta jai bezperetan 02: 00ak arte.
Aldez aurretik hitzordua eskatuta funtzionatzen jarraituko dugu, bai mahaien eta sutegien erreserban.
Gogorarazten dizuegu ekainaren 11tik irailaren 11ra erretegietako atea larunbat, igande eta jaiegunetan irekiko dela 12:30etik 13:00etara eta 19:30etik 20:00etara tresnak sartzeko. Pertsonak ate nagusitik sartu beharko dira.
Udako denboraldian (ekainaren 1etik irailaren 15era), egun osoan eta instalazioa itxi arte, baimena duten abonatuak edo dagokion udako sarrera eskuratzen dutenak bakarrik sar daitezke.
Berritasun gisa, eta Lagunak elkartean abonatutako pertsonek erretegi-lokalaren erabilera lehentasunez izan dezaten, instalazioetara 21:00etatik aurrera joaten denak ere dagokion udako eguneko sarrera erosi beharko du.