Eremu horietako uraren tenperatura eta/edo giroa direla-eta, ez da gomendatzen haurrek, haurdun dauden emakumeek eta tenperatura altuekin kontuz ibili behar duten gaixoek erabiltzea. Erabiltzeko orduan, igerilekuaren arau berberak hartu behar dira kontuan.
Toalla derrigorrez erabili behar da bai saunan, bai hamakak erabiltzeko eremuan.
Bainujantzia derrigorrez erabili behar da instalazio osoan; gainera, txanoa erabili behar da spa guztietan.
Debeku da bestelako produktuak eranstea instalazio hauetan, baita mekanismoak eta sentsoreak manipulatzea ere.
Instalazioko higienea eta gainerako erabiltzaileekiko errespetua zaintze aldera, ezin da higiene pertsonaleko jarduerarik egin eragozpenak edo kalteak sortzen badituzte.
Kontuan hartu tenperatura-kontrastei eta erlaxazioari buruzko oharrak; erabiltzeko arauetan ageri dira, eta eremu bakoitzeko sarreran daude irakurgai.