Lagunak Zerbitzuak berdegune zabalak ditu abonatuak gustura egon eta ongi pasa dezaten.
Berdeguneak bizirik dauden eremuak dira, eta erabiltzaile guztiek zaindu behar dituzte.
Debekaturik dago haietan jatea, intsektuak eta karraskariak ugal ez daitezen.
Segurtasunagatik, ez da onartzen bertan erabiltzea objektu zorrotzak, beirazkoak edo ebakiak eragiteko modukoak.
Ez da onartzen baloiekin jolastea, ezta eremuari kalte edo erabiltzaileei traba egiten dien beste edozein jarduera ere.
Guztion ardura da berdeguneak baldintza egokietan mantentzea.