Servicio Municipal Lagunak / Lagunak Udal Zerbitzua

imagen cabecera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Informazio gehiago
Itzuli

Igeriketa


Secciones deportivas

Personas nadando

Lagunak Udal Zerbitzuak igeriketa-lehiaketako atal bat du, erkidegoko eta nazioko lehiaketetan aritzen dena.

8 urtetik gorakoentzat

ENTRENAMENDUAK


Ordutegiak: 2 edo 3 egun astean, adinaren arabera.

Lekua: Lagunak Udal Zerbitzuko igerileku estalia

ORGANIGRAMA

 

Gaur egun, honako kategoria hauek osatzen dute atala, igerilarien adinaren arabera:

  • Benjaminak
  • Kimuak
  • Haurrak
  • Kadeteak
  • Absolutuak
  • Master

2022/2023ko denboraldia


2022/2023 denboraldian taldean onartutako guztientzat Lagunak taldearen igeriketa-kuotak 012infolocal zerbitzuaren bidez ordainduko dira, 948012012 telefono-zenbakira deituta, uztailaren 18tik 2022ko abuztuaren 19ra.

Lagunak elkartearen kirol kuota 012 zenbakiaren bidez ordainduko da.

Lagunak elkarteari abonatutako haurrentzat: 84,40 euro denboraldiko.

Lagunak elkarteari plaza berritzen dioten haur abonatugabeak: 348,15 euro denboraldiko (84,40 euro kirol kuota + 263,75 euro kirol erabiltzaile karneta).

Abonatu gabeko partaideak sartzea aztertu eta baloratuko da.

Ikus hasierako orrian ordaintzeko baldintzak.

Irailaren 2an, ostirala, 18:00etan, igerileku estalian probak egingo zaizkie taldean sartu nahi duten abonatuei.

Taldeari buruzko informazioa eskatzeko edo sartu berriak eskatzeko:

Entrenatzaileak (Sarai Perez eta Iñaki Genbe) equiponatacionlagunak@gmail.com

Informazio gehiago: Asociación Jaigeri  asociacionjaigeri@gmail.com

Argibideak: Lagunak Udal Zerbitzuko kiroletako bulegoa

E-posta: deportes@sociedad-lagunak.com

Intereseko estekak: www.fnn-nif.com