Servicio Municipal Lagunak / Lagunak Udal Zerbitzua

imagen cabecera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Informazio gehiago
2020KO
URRIAK
21AN

2020-10-21 INFORMAZIO-OHARRA COVID-19


Abonatu estimatuak:

Berriro ere zuekin guztiekin harremanetan jartzen gara COVID-19k sortutako pandemiaren inguruan egon diren berritasunen gaineko berri emateko.

Gaur 57/2020 Foru Agindua eman da, urriaren 21ekoa, Osasuneko sailburuarena, Nafarroako Foru Komunitaterako ezohiko prebentzio-neurri espezifikoak hartzen dituena, COVID-19tik eratorritako egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz.

Urriaren 22an sartuko dira indarrean eta azaroaren 4ra arte iraungo dute.

Iragarritako neurrien artean, honako hauek ditugu:

  • Kirol-instalazioak 21:00etan itxiko dira.
  • Taberna-jatetxea ixtea.

Horiek eta Osasuneko sailburuaren 57/2020 Foru Aginduan eta Nafarroako Kirol Institutuko zuzendari kudeatzailearen 625/2020 Ebazpenean xedatutakoaren arabera jakinarazitakoak kontuan hartuta, Lagunak erakundearen funtzionamendua honela geratzen da:

INSTALAZIOAREN ORDUTEGIA

  • Astelehenetik larunbatera, 8:00etatik 21:00etara.
  • Igande eta jaiegunetan, 09:00etatik 21:00etara.

TABERNA-JATETXEA eta ERRETEGIETAKO LOKALA

Itxita.

INSTALAZIOAREN EDUKIERA

Instalazioaren edukiera % 30era murriztu da.

ALDAGELEN ERABILERA

Aldagelak eta dutxak ezin dira erabili.

Arropak eranzteko eta janzteko baino ezin da sartu (ez dutxatzeko):

  • Igerileku estaliko erabiltzaileei, aldez aurretik hitzordua eskatuta erreserbatuta badute.
  • Lagunak Udal Zerbitzuak antolatutako igeriketa ikastaroetara joaten direnei.
  • Ikasle bakoitzak lagun bakarra izango du aldagelan sartzeko, behar izanez gero. Ikasleak aldatzeko autonomia nahikoa badu, bakarrik joan beharko du aldageletara.
  • Igeriketa-taldeko kideei.

IGERILEKU ESTALIA

Edukieraren % 30eko edukiera (40 pertsona gehienez, 2 kaleko, igeriketako ikastaro eta entrenamenduak izan ezik, horiek NKIen arabera arautzen baitira).

Ordubeteko txandak eta 50 minutu efektibo igerian. Hau da, igerilekua utzi beharko da hurrengo txanda baino 10 minutu lehenago, hondartzak garbitu eta desinfektatzeko.

Ordutegi berriari dagokionez, azken txanda 20:00etatik 20:50era izango da.

IGERIKETA IKASTAROAK

Haurrentzako 1. hastapeneko igeriketa ikastaroak eta astearte eta ostegunetako hidrogym ikastaroa baino ez dira mantenduko, 09:30etik 10:15era, eta gainerako ikastaroak etenda geratuko dira.

Egun horietan eman ezin ditugun eskolak geroago berreskuratuko dira. Hainbat formula balioesten ari gara.

BIDERATUTAKO JARDUERA-IKASTAROAK

  • BONO AKTIBOA eta Zumba juniorra: eskolak mantentzen dira Nafarroako Kirol Institutuak ezarritako arauak betez. Une honetan ordutegi batzuk egokitzen ari gara. Laster argitaratuko ditugu.
  • ZUMBA kids (talde itxia):
    Egun horietan eman ezin ditugun eskolak geroago berreskuratuko dira.

GIMNASIOA
Txanden aurretiko ordubeteko hitzorduarekin jarraituko dugu, eta aretoan gehienez ere 12 erabiltzaile egon daitezke aldi berean (edukiera osoaren % 30).

Ordutegi berriari jarraiki, azken txanda izango da 19:15etik 20:15era.

TENISA, PADELA eta FRONTOIA.

Ordutegi berriari jarraiki, azken txanda izango da 19:15etik 20:15era.

KIROL ATALAK

Sekzio ezberdinetako entrenamenduak ordutegi berrietara eta Nafarroako Kirol Institutuak xedatutakora egokitzen dira.

Lagunak Udal Zerbitzukook eskerrak eman nahi dizkizuegu bizi behar dugun ezohiko egoera honetan izan duzuen ulermen eta laguntzagatik.

Agur beroa, Barañainen, 2020ko urriaren 21ean.