Servicio Municipal Lagunak / Lagunak Udal Zerbitzua

imagen cabecera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Informazio gehiago
2020KO
ABENDUAK
1EAN

BATZARREKO BAZKIDEEN ORDEZKARIAK AUKERATZEKO HAUTESKUNDEAK-BEHIN BETIKO HAUTAGAIAK ZEINTZUK IZANGO DIRA


BATZARREKO BAZKIDEEN ORDEZKARIAK AUKERATZEKO HAUTESKUNDEAK

BEHIN BETIKO HAUTAGAIAK ZEINTZUK IZANGO DIRA:

1. ABIZENA 2. ABIZENA IZENA
CALVO PÉREZ DE SAN ROMÁN UNAI
GONZÁLEZ CAMBRA ROBERTO
GOÑI PÉREZ OSCAR
IRAÑETA OLCOZ MARÍA DEL PILAR
IRIGOYEN DELGADO FÉLIX
ITURRIA ANDREU MARÍA LUISA
LORITE TAMBO JUAN CARLOS
PÉREZ LUQUIN MIGUEL
RODRÍGUEZ GARCÉS MARÍA DOLORES

Gogorarazten dizuegu 18 urtetik gorako abonatuek erabili ahal izango dutela botoa emateko eskubidea, argitaratutako behin betiko erroldaren arabera, baldin eta beren kuotak ordainduta badituzte botoa emateko eskubidea gauzatzeko unean. Jakinaren gainean ez bazaude, gogorarazi behar dizugu Lagunak Udal  Zerbitzuko bulegoetatik pasa behar duzula, astelehenetik ostiralera, 15:00ak arte.

BOZKETEN EGUNA:

Hauteskunde-eguna ABENDUAren 14a, ASTELEHENA, izango da, 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, beheko solairuan dagoen spining areto handian.

Terrazatik sartu behar da, eta adierazten diren jarraibideak bete behar dira. Jakinarazten da prozesu osoan kontuan hartuko dela indarrean dagoen osasun-araudia betetzen dela eta abonatutako pertsonen segurtasuna bermatuko dela.

Botoa ematera joaten diren pertsonek NANa, AIZ, gidabaimena edo pasaporte eraman beharko dute.

 

POSTA BIDEZKO BOTOA:

Lagunak UZren estatutuen 45. artikuluan xedatutakoaren arabera, abonatutako pertsonek posta bidez erabili ahal izango dute botoa emateko eskubidea, hala nahi izanez gero.

Hau izango da jarduteko modua:

  • Posta ziurtatu bidez bozkatu ahal izango da, hartu-agiriarekin.
  • Abonatutako pertsona bakoitzak gutun-azal handi itxi eta sinatu bat bidali beharko du Lagunak kirol-instalazioetara (helbidea: Barañaingo Ingurabidea z/g, 31010-Barañain). Gutun-azal horrek honako hauek jasoko ditu:
  • NANaren, AIZren, pasaportearen, gidabaimenaren fotokopia.
  • Abonatu-txartelaren fotokopia.
  • Gutun-azal txiki bat, boto-orria duena, http://www.lagunak.org/eu helbidean deskarga daitekeena.
  • Posta bidezko botoa gehienez ere abenduaren 11n, ostiralean iritsi beharko da Lagunak UZren bulegoetara, eta ez dira onartuko geroago iristen diren posta bidezko botoak.
  • Gutun-azal handi horretan ezingo da sartu abonatutako beste pertsona batzuen boto bat baino gehiago, eta, kasu horretan, boto baliogabetzat hartuko da.
  • Posta bidez iritsitako botoak aurrez aurreko botoak zenbatu ondoren zenbatuko dira.

Barañainen, 2020ko abenduaren 1ean.

Papeleta para la votación.

HAUTESKUNDE-MAHAIA